Aurreko urtean hasitako bidetik, norbanako, erakunde eta talde askoren parte hartzea edukiko du feriak: Udala, Debemen, Debegesa, Miski, Parrokiako misio taldea, Emaus, eta, besteak beste, herriko ikastetxeena (Elgoibarko Herri Eskola, Arreiturre eta Meka institutuak, IMH eta Elgoibar Ikastola). Horietako batzuk Leku-Ederren jarriko dituzte postuak (euria egingo balu San Bartolome parrokiako arkupeetan), zapatu honetan (azaroak 26), 10:00etatik aurrera.
•Mota askotariko postuak
Hainbat postu egongo dira zapatuko ferian. Elgoibarko Udalak jarriko duen postuan Emugi proiektuko kotxe eta bizikleta elektrikoak ikusi eta probatzeko aukera izango da. Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako ikasleek, berriz, liburuak, jostailuak, eskola materialak eta beste hainbat gauza salduko dituzte bigarren eskuko produktuak saltzeko postuan. Debegesak eskualdean abiarazi dituen hainbat ekintzari buruzko informazio postua jarriko du, eta Miski Gobernuz Kanpoko Erakundeak, azkenik, Peruko artisautza salduko du berean.
- Ikusi hemen egitaraua: Kontsumo Iraunkorraren eta arduratsuaren II. Feria (PDF)
•Berrerabiltzeko poltsen salmenta
Elgoibar Berdea dekalogoan jasotako irizpideak jarraituz, behin eta berriz erabiltzeko poltsak salduko ditu ferian Udalak. Miski elkarteko Gemma Agirregomezkortak salduko ditu Elgoibar Berdea eta Emugi proiektuak iragartzen dituen kolore berdeko poltsa berrerabilgarriak. Poltsa bakoitzak 0,50 euroko prezioa izango du. Jasotako dirua, Miskik Perun egiten diharduen lankidetza lanetarako izango da. Zapatu honetan hasiko dira poltsak saltzen, baina Gabonak arte, edo poltsak amaitu arte (6.000 ale egin dituzte), izango da bat eskuratzeko aukera. Astelehenetik aurrera kalean salduko ditu Gemma Agirregomezkortak, eta, prest dagoenean, Merkatu plazan egokitzen ari diren saltokian salduko ditu.
•Iazko feriako emaitzak
Kontsumo Iraunkorraren eta Arduratsuaren estreinako feriak izan zituen emaitzen berri ere eman du Udalak aurtengoaren aurkezpen ekitaldian. Bigarren eskuko merkatuan saltzeko 1.500 produktu inguru batu zituztela, iaz, herriko ikastetxeek jakinarazi dute. Erdiak ia saldu zituztela gauneratu dute. Belarritakoak, poltsak, puzzleak, liburuak, jostailuak eta patinak izan ziren salgai arrakastatsuenak. Ikasleek jardun zuten, irakasleen laguntzaz, saltzaile lanetan eta “gustura eta animatuta” jardun zutela adierazi dute antolatzaileek.

Bestalde, uste zutena baino lagun gutxiago hurbildu zela iaz feriara azaldu dute Udaletik. “Euria eta izugarrizko hotza egin zuen eta honek jendea feriara beranduegi hurbiltzea eragin zuen, eta jendea etorri zen arren, ez zen jende asko hurbildu”. Hala eta guztiz, etxeko hondakinak gaika (ontziak, papera eta beira) sailkatzeko 200 bat tresna banatu zituzten. (ikus hemen iazko feriako irudiak )
•Hileko azken zapatuko feria
Hileko azken zapatuko ferian, bestalde, ohiko baserritar postuez gain, taberna eta pintxoak egongo dira Nafarroa plazan. Hil honetan Elgoibarko Izarra kultur elkarteak kudeatuko du txosna. Honako pintxoak banatuko dituzte bertan: Txerri masaiak barazki saltsan, Idiazabal gazta, menbrillo eta intxaur birrinduekin, eta txorizo egosia.

Azkenik, ganadu erakusketa egingo dute Plaza Txikian, eta halaber, landareak eta baserriko lanabesak saltzeko postuak jarriko dituzte bertan.
∞Lotura duten albisteak:
- Kontsumo iraunkorraren aldeko mezua zabaldu zuen zapatuko feriak (2010-11-29)
- Kontsumo Iraunkorraren eta Arduratsuaren I. Feria, azaroaren 27an (2010-11-18)