Urtea hasi zenetik zortzi emakumek salatu dituzte tratu txarrak Elgoibarren

elgoibarren.net 2011ko aza. 25a, 14:43

 
Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak jakitera eman duenez, urtea hasi zenetik, zortzi emakumek salatu dituzte tratu txarrak Elgoibarren. Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna da gaur eta horren harira, salaketa-ekintzak egingo dira Elgoibarren eta Mendaron.


 Elgoibarren tratu txarrak salatu dituzten emakumeen artean, lau 44 eta 54 urte bitarteko emakumeak direla jakinarazi dute Berdintasun sailetik, besteak, berriz, 19 eta 35 artekoak. Hain zuzen, bikote harremanen barruan indarkeria sexista jasaten duten andreen gaztetasunak kezka eragin du erakunde publikoetan. Norbaitek tratu txarrak salatu beharra baldin badauka, 016 telefonora deitu dezake.
 
Salaketa-ekintzak Elgoibarren eta Mendaron

1706638632852 Urtea hasi zenetik zortzi emakumek salatu dituzte tratu txarrak Elgoibarren

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna dela eta, salaketa-ekintzak egingo dituzte gaur (azaroak 25) Elgoibarren eta Mendaron. Hala, bi mural egingo dituzte Mendaron; umeek bat, eta gazteek bigarrena, GoÒati frontoian, 17:00etan. Era berean, Elgoibarren elkarretaratzea egingo dute Plaza Handian, iluntzeko 19:00etan, udaleko Berdintasun sailak eta mugimendu feministak deituta.

Beldur Barik lehiaketa
 Beldur Barik lehiaketara aurkeztutako elgoibartarren lanak ikusteko aukera izango da gaur arratsaldeko 17:00etatik 21:00era Kultur Etxeko Soto aretoan. Umeen sailean zein nagusienean aurkeztu dira lanak Elgoibarren. Era berean, lehiaketako irabazleen sari banaketa egingo dute, 19:30ean.
 
Lotura duten albisteak: