Alkortako Igoera: Garaipena eta errekorra Lazkano eta Amilibiarentzat

elgoibarren.net 2011ko aza. 28a, 12:42

Iñigo Lazkanok irabazi du Alkortako Igoera, hirugarren urtez jarraian. Probako errekorra ondu du, gainera, mendaroarrak, 20 minutu eta 24 segundoko denborarekin. Emakumeetan, iaz moduan, Nerea Amilibia aiarra izan da azkarrena, eta honek ere iaz ezarri zuen errekorra ondu du. (argazkiak dauzka)


Lehen hiru sailkatuak eta lehen emakumezkoa.

Joan zen zapatuan jokatu zen Mendaron seigarren Alkortako Igoera. Orotara 22 lagunek parte hartu zuten proban eta Iñigo Lazkano izan zen guztietan azkarrena, azken bi urteetan moduan. Lazkanok 20 minutu eta 24 segundo erabili zituen Alkortako gaina hartzeko, hau da, probako errekor berria ezarri zuen. Joseba Plazaren 2008ko marka 20:43an zegoen. Iñigo Lariz elgoibartarra ailegatu zen helmugara bigarren postuan (21:02), irabazlearengandik 38 segundora. Beste Iñigo bat, Iñigo Ortuostek osatu zuen podiuma, 22:19ko denbora eginda.

  Emakumeetan, Nerea Amilibiak iaz lortutako garaipena errepikatu zuen, batetik, eta bere esku zegoen errekorra ondu zuen bestetik. Iazko denbora 35 segundoan ondu zuen, errekor berria 25 minutu eta 40 segundoan ezarriz.
•Argazkiak:

Iñigo Ortuoste.

Gotzon Zulaika eta atzerago Jon Larrañaga.


Jurdan Ezenarro.

Mikel Gabilondo.

1706638632298 Alkortako Igoera: Garaipena eta errekorra Lazkano eta Amilibiarentzat

1706638632403 Alkortako Igoera: Garaipena eta errekorra Lazkano eta Amilibiarentzat