Jose Ramon Agirrek azaldutakoaren arabera, Dolpoa Nepaleko ipar-mendebaldeko lurraldea da, Himalayako mendi-kate altuan kokatua. Dolpoa XIX. mendearen hasieratik Nepalen administraziopean dago, baina, kulturari eta geografiari dagokionez, Tibeten zati banaezina da. Nepaleko gobernuak itxita izan zuen leku hau 1956. urtera arte. 1990. urtera arte, berriz, ez zuen utzi mendebaldeko inor ere sartzen. Hala, denboran iltzatutako herriak dira eta bertara heltzen ziren gehienak "liluratuta gelditu ziren, bizimodu zail horrek zirrara hezurretaraino sentituz". Lilura eta aldi berean sentitutako zirrara horixe bera da proiekzio honetan ikusiko dena.
- Informazio osoagoa Jose Ramon Agirre Marronen blogean
•Dolpo, Biziaren muturrea ikus-entzunezkoa
- Non: Musika eskolako auditorioan.
- Eguna: Azaroak 30.
- Ordua: 21:30.
- Hizkuntza: Euskaraz
- Antolatzailea: Morkaiko M.E.