Euskaldunon iruditeria edo imaginarioan txertatutako galdera desberdin askori erantzun nahi dien dokumentala da Hasier Etxeberriak zuzendu duen hau. Zer dakigu euskaldunok gure hizkuntzaren jatorriari eta ahaideei buruz? Zergatik gustatzen zaigu esatea Europako hizkuntza zaharrenetakoa dela? Zergatik da hizkuntza isolatua? Zenbat hizkuntza daude euskararen egoera berdinean?... Munduko hizkuntzalari eta aditu handienetakoek erantzuten diete galdera hauei, Hawai, Paris edo Municheko unibertsitateetatik eta, zer esanik ez, Euskal Herri bertatik ere bai. Hamabost hizkuntzalari elkarrizketatu dituzte Hasier Etxeberriak eta Maider Eguesek.
Noiztik hitz egiten dugu euskaraz? Nola iritsi da bizirik gaur egunera arte? Egia ote da zerikusia dugula kaukasiarrekin? Iberiarrekin? Berebereekin? Zeltekin?... Hizkuntza kontuak ez ezik, genetikarenak ere agertuko dira, euskal DNA leinuek Britainiar irletarainoko bidaia nola egin zuten ikusteko, azken izotzaldia eta gero...
Azken finean, euskaldunok belaunaldiz belaunaldi hitzetik hortzera darabiltzagun gaien berri eman nahi die dokumental honek euskaldunei ez ezik, baita eta europar orori ere, egia esan behar bada Euskara benetako enigma europar bat da eta. (iturria: eitb.com)
•Aspaldiko proiektua
Hasier Etxeberriak Berria egunkariari azaldu dion moduan, aspaldikoa da proiektu honen jatorria: “Duela hamalau urte, gaixoaldi luze batean gidoi bat idatzi nuen. Hura amaitu baino lehen, Koldo Izagirreri deitu nion laguntza eske. Gero, proiektua erakusten ibili nintzen hainbat ekoizle, politikari eta telebistako arduradunei. Denek esaten zidaten lan hori egin behar zela, baina hamalau urte pasatu dira”.

•Altzolako San Juan sua eta arbola
Hasier Etxeberriak adierazitakoaren arabera, Altzolako San Juan jaietan hartutako irudiak sartu dituzte dokumentalean. Izan ere, Altzolako San Juan arbolaren irudi batekin hasiko da dokumentala eta “arbola bera izango da harietako bat dokumentalean zehar”, zuzendariaren berbetan. 2009an etorri ziren Etxeberria eta bere lantaldea Altzolara, eta San Juan sua eta arbola plazan jartzearen ohitura irudietan jaso zituzten.

•Europan zabalpena
Euskaraz estreinatuko dute dokumentala, gaur, ETB1 katean. Halaber, gaztelaniazko bertsioa ere egin dute, eta etorkizunean ETB2 katean emango dute. ETBn emateaz gain, lanak Europan zabalpena izan dezakeela uste du Etxeberriak. Euskararen jatorria: Enigma europar bat dokumentala Digitalak ekoizpen etxeak egindako lana da, eta ordubeteko iraupena du.