Elgoibarko Euskara liburua honako bi webgunetan kontsultatu daiteke:
- www.elgoibar.org (PDF) (Euskara Sailaren atalean)
- www.elgoibarren.net (PDF)
•Elgoibarko Udala ere euskararekin bat
“Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzen dela eta, makina bat mezu eta hitz entzungo ditugu geure hizkuntza goratuz. Hala ere, egun horretatik aurrera ere, Euskararen Eguna izaten jarraitu nahi genuke. Horretarako, bakoitza bere txokotik, ahal duena egiten saiatuko da, eta gure aldetik, Administrazioan lan egiten dugunok, gogoraraziko dugu zein den guk euskarari egin ahal/behar diogun ekarpena”. Elgoibarko Udaleko Euskara Saileko kideen berbak dira aurrekoak. Diotena praktikara eraman nahirik, eta, batez ere, euskararen erabilera bultzatu nahirik, Jesus Mari Makazaga elgoibartarrak idatzitako Elgoibarko Euskara: berbak, egiturak eta irakurgaiak liburutik hainbat berba jaso, eta langile eta zinegotziei helaraztea pentsatu dute. “Izan ere, gure berbak dira, Elgoibarkoak, denboraren poderioz, gero eta gutxiago erabiltzen ditugunak, eta aproposa iruditu zaigu gogoraraztea, batuan idatzi behar badugu ere, ahozkoan, gure berbak erabiltzen ahalegindu beharko genukeela”. Hona hemen liburu horretatik hartut eta udal langile eta zinegotziei helaraztea pentsatu duten zenbait hitz:
•Elgoibarko berbak
- ABADE: orduko abaderik eztaok oiñ, aspaldixan.
- ABANTAU: ilunduta abantau giñan hortikan…
- ABONAU: hemen beti Retegi abonau da,…
- AFAN: hori da afana dabizuna!
- AGURO: baiña ni aspertu eitten naiz aguro.
- AHOPIAN: horrek ahopian eitten du berba.
- AIDIAN: San Isidro egunian, aidian juten giñan erromerixara.
- ALAJA: alaja edarra don hori, ba!
•“Urte berri on amona” pelikula euskaraz
Bestalde, herritarrek euskarazko “Urte berri on amona” pelikula ikusteko aukera izango dute datozen egunotan Herriko Antzokian. Luzemetraia zazpi urtetik gorako ikusle guztientzako aproposa da eta, abenduaren 2tik 6ra bitartean, egunero izango dira pelikula horren emanaldiak Elgoibarren.

•Euskal musika gaztelekuan
Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, euskal musika izango da protagonista gaztelekuan. Karaokea egingo dute bertan eta euskarazko abestiak abesteko aukera izango da. Bestalde, gazteen irudimena eta sormena proban jarriko dituzte gaztelekuko arduradunek, gaztelekuko kristaletan euskararekin zerikusia duten esaldi dotoreak idatzi beharko dituzte-eta. Txapak ere egingo dituzte euskararen aldeko leloekin.