Euskal Herriko urteko gazta txapelduna aukeratuko dute Gabon Zahar Ferian

elgoibarren.net 2011ko abe. 1a, 14:05

{youtube}QQmcPqH4vTM&feature=player_embedded{/youtube}Urtean zehar jokatutako gazta txapelketa desberdinetako irabazleak batuko dira Elgoibarren abenduaren 31n egingo den Gabon Zahar ferian, eta bertan erabakiko da Euskal Herriko urteko gaztarik onena zein izan den. Zortzi gaztagile txapeldunek parte hartuko dute aurtengoan, tartean Mausitxa baserriak. Txapelketa honen lehen bi edizioak Ricardo Remirok, Eulateko artzainak, irabazi zituen. Iaz, berriz, J. Aranburu elkarteak aurkeztutako gaztak eraman zuen saria etxera. Sari banaketa ekitaldian, Aranburu anaietako bik, pozaren pozez, Xalbadorren heriotza abesteari ekin zioteneko unea jasotzen du goiko bideoak. 


  Zortzi gaztagilek parte hartuko dute Urteko Gazta Txapelduna lehiaketaren laugarren edizioan. 2011 urtean zehar, Idiazabal Jatorri Izendapenaren Batzorde Arautzailearen ardurapean antolatu diren ardi-gazta lehiaketa bat edo gehiago irabazi duten gaztagilek, hain justu. Honako hauek dira gaztagileak eta 2011n irabazi dituzten txapelketak.
 2011n irabazitako txapelketak
 Irabazlea

 Deba, Bilbao eta Gernika

 J.M. Ansola-Mausitxa (Elgoibar)
 Uharte-Arakil  Felipe Agirre (Eulate)
 Araia, Plentzia eta Euskal Herriko Txapelketa  La Leze (Ilarduia)
 Azpeitia, Ordizia eta Iruña
 Ricardo Remiro (Eulate)
 Elgoibar eta Bergara
 J. Aranburu elkartea (Idiazabal)
 Legazpi, Hondarribi eta Eibar
 Aizpea (Olaberria)
 Abadiño  Patxi Baskaran (Markina-Xemein)
 Agurain  Aixtra, S.C. (Araia)

 

1706638628430 Euskal Herriko urteko gazta txapelduna aukeratuko dute Gabon Zahar Ferian

Udaletxeko pleno aretoan jarraitu ahal izango du, nahi duen orok, Gabon Zahar Feriaren barruan egingo den urteko gaztarik onenaren aukeraketa. 12:00etatik aurrera epaimahaikideen lana zuzenean ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Sari banaketa 13:00ak alderako egitea espero dutela aurreratu dute antolatzaileek, Elgoibarko Udalak eta Kalamua elkarteak. 1.500 euroko sari bakarra egongo da irabazlearentzat.
 
•Produktua bultzatzea
"Prestigio handiko" txapelketa on bat antolatzeaz gainera, latxa ardien esneaz egiten den gazta moduko produktu bat “bultzatzea” dela euren helburua adierazi dute antolatzaileek txapelketaren aurkezpen ekitaldian (beheko argazkietan). Horrez gain, goi mailako gaztagile horien artean Elgoibarko ordezkari bat, Mausitxa baserria, egotea “ohore bat” dela Elgoibarrentzat gaineratu du Elgoibarko alkateak, Alfredo Etxeberriak.

1706638628502 Euskal Herriko urteko gazta txapelduna aukeratuko dute Gabon Zahar Ferian

1706638628587 Euskal Herriko urteko gazta txapelduna aukeratuko dute Gabon Zahar Ferian


•Maridaje afaria Belaustegi jatetxean
  Gazta txapelketari lotuta, laugarrengoz maridaje-afaria antolatu dute Belaustegi jatetxean, Idiazabal gazta, ehiza (basurdea eta basauntza) eta Ramon Bilbaoren bodegako ardoa uztartzeko. Abenduaren 17an izango da afaria eta guztira bost plater eta bost ardo dastatzeko aukera egongo da. Ardo beltzak, zuriak eta cavak egongo direla aukeran aurreratu du Josu Mugerza, Belaustegiko ugazabak. Kultura sailean (943 742 158)  eta Belaustegin eman daiteke izena, abenduaren 15a baino lehen. 80 bat lagunentzako lekua egongo dela azaldu du Belaustegiko sukaldariak eta aditu batek janaria eta ardoa nola uztartu behar diren azalduko du. Aurten, gainera, jendeak kezkarik gabe eran ahal izateko, autobus bat jarriko dute Elgoibartik jatetxeraino. Afariaren prezioa, autobusa barne, 60 euroren bueltan ibiliko dela argitu du.