Salgai daude Gabonetako bertso jaialdiko sarrerak

elgoibarren.net 2011ko abe. 13a, 08:35

 
Elgoibarko Izarrak antolatutako bertso jaialdirako sarrerak hilaren 23ra arte erosi ahal izango dira, elkarteak Ubitarten duen egoitzan. Epe hori amaitu ondoren, sarrerarik geratzen bada, egunean bertan Herriko Antzokian salduko dira. Bertso saioa abenduaren 29an izango da.

                                                                               
 Sarreren prezioa hamar eurokoa da (Elgoibarko Izarrako bazkideentzat, zazpi eurokoa). Gabonetako bertso jaialdia abenduaren 29an (eguena) izango da Herriko Antzokian, 22:30ean hasita.
Bertsolariak:
 Aurtengoan Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Uxue Alberdi, Jon Maia eta Beñat Gaztelumendi arituko dira bertsotan, eta gai jartzaile lanak Josu Goikoetxeak egingo ditu.

Andoni Egaña.

Uxue Alberdi.

Jon Maia.

Beñat Gaztelumendi.

Unai Iturriaga.