Lanbide Heziketako Sailburuordetzak antolatu du Automozio jardunaldia, eta Meka GLHBI ikastetxea aukeratu dute topaleku. Hainbat lanbide-arloren arteko lan-topaketak egitearen helburua da produkzio-sektoreetako bakoitzean eta lanbide-heziketan esku hartzen duten eragile guztien arteko elkarlana sistematizatzea.
•III. Lanbide Heziketako Euskal Planaren 14. neurria
2011ko apirilean III. Lanbide Heziketako Euskal Plana onartu zen. Planak jardun-ildo adierazgarriak garatzeko hemeretzi neurri aurreikusten ditu. Neurri horietako batek, hamalaugarrenak, hain justu, Lanbide Heziketaren eta enpresen arteko harremana indartu behar dela dio. Neurri hori aurrera eramateko 15 lanbide-arlotako topaketak antolatu behar dira. Topaketa horietan enpresek, profesionalek, hezitzaileek eta gizarte-eragileek egingo dute bat “analisi-metodologiak sistematizatzeko eta lan merkatuko eta sektoreko enpresen kualifikazio-beharrak dinamikoki zehazteko, betiere plangintza estrategikorako eta prestakuntza-eskaintzarako tresna gisa baliagarriak izan daitezen, giza baliabideen materialen behar berriak definituz”.
- III. Lanbide Heziketako Euskal Planari buruzko informazio guztia hemen: lanbideheziketa.euskadi.net