2012ko egutegiaren 8.500 ale banatuko ditu Udalak

elgoibarren.net 2011ko abe. 14a, 09:46

 
Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak 2012 urterako argitaratu duen egutegia aurkeztu zuen atzo, laugarren aldiz antolatu duen argazki lehiaketako irabazleak saritzeko antolatu zuen ekitaldian. Egutegi txikiak 6.000 dira eta herri osoko postontzietan banatuko ditu Udalak; egutegi handiak (2.500 ale), aldiz, elkarte, eskola, erakunde eta abarretan banatuko ditu. Horretaz gain, 2012 urteko egutegi handiak edo txikiak lortu nahi dituzten herritarrek Kultur Etxean eta Arreta Bulegoan izango dituzte eskura. (argazkiak dauzka)


1706638625233 2012ko egutegiaren 8.500 ale banatuko ditu Udalak

Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak, Ane Beitia Euskara batzordeburuak eta Jokin Martinez Ongarri argazkilari elkarteko kideak martitzen arratsaldean aurkeztu zuten Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak 2012 urterako argitaratu duen egutegia. Elgoibarko Jasone grafikak egin duen 2012ko egutegia, aurrekoak bezala, hainbat herritarrek egindako argazkiez hornitu da; izan ere, aurtengoan, laugarren aldiz antolatu da, Ongarri elkartearekin elkarlanean, egutegirako argazkiak aukeratzeko lehiaketa.

1706638625329 2012ko egutegiaren 8.500 ale banatuko ditu Udalak

Laugarren argazki lehiaketa honetan 34 herritarrek parte hartu dute, eta orotara, 90 argazki aurkeztu dituzte. Gehienek hiruna argazki aurkeztu dituzte. Saridunek 65 euroko saria jasoko dute, saritutako argazki bakoitzeko.
  Epaimahaiak (Udaleko bi ordezkari eta Ongarri elkarteko beste bi) 12 argazki aukeratu ditu egutegirako, eta saridunak ondorengoak izan dira:
  • URTARRILA, Jose Ramon Cabrera
  • OTSAILA, Andoni Etxeberria Aizpitarte
  • MARTXOA, Eider Iriondo Ansola
  • APIRILA, Izaskun Estibaritz Astarloa
  • MAIATZA, Soraya Cid Del Rivero
  • EKAINA, Mikel Zengotita Alberdi
  • UZTAILA, Aitor Rementeria Totorika
  • ABUZTUA, Izaskun Estibaritz Astarloa
  • IRAILA, Eulogio Mancebo Iranzo
  • URRIA, Maria Pilar Villar Iglesias
  • AZAROA, Eulogio Mancebo Iranzo
  • ABENDUA, Mireia Iriondo Gordo
Elgoibarko argazkiak eta esamoldeak

Egutegi txikia.

2012 urteko egutegi handian, Elgoibarko argazkiak ikusteaz gain, gure herriko esamoldeak azaltzen zaizkigu, Jesus Mari Makazagaren “Elgoibarko Ahozko Euskara” liburutik hartutakoak dira. Honen helburua galtzear dauden edota gaur egun gutxi erabiltzen diren euskarazko esamoldeei eustea litzateke, eta modu horretan ahozko euskara aberastea.
Egutegi txikian, udal zerbitzuetako telefono zenbakiez gain, euskalgintzako beste telefono zenbaki batzuk ere ageri dira, eta herritarrentzat garrantzitsuak diren beste zenbaki batzuk baita ere. Iaz egutegi guztiak agortu ziren.