•Osteguna, hilak 15:
-Haizeari dagokion abisu horia, 12tik 18ra (ordu lokala).
-Haizeari dagokion abisu horia, 12tik 18ra (ordu lokala).
- Haizeguneetan, mendebaldekoetan batez ere, hego-mendebaldeko haize boladek 100 km/h abiadura gainditzeko probabilitatea txikia da.
- Haizeguneak ez diren lekuetan, mendebaldean batez ere, hego-mendebaldeko haize boladek 80 km/h abiadura gainditzeko probabilitatea txikia da.
- Haizeguneetan, mendebaldekoetan batez ere, hego-mendebaldeko haize boladek 120 km/h abiadura gainditzeko probabilitatea txikia da.
- Haizeguneak ez diren lekuetan, mendebaldean batez ere, hego-mendebaldeko haize boladek 100 km/h abiadura gainditzeko probabilitatea txikia da.
- Olatuen altuera adierazgarria 7 metrotik gora kokatzeko probabilitatea txikia da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 6-7 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.
- Olatuen altuera adierazgarria 6 metro inguruan kokatzeko probabilitatea txikia da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 5-6 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.
•Osteguna, hilak 16:
-Haizeari dagokion alerta gorria eman du Euskalmetek, Euskal Meteorologia Agentziak.
•Herritarrentzako gomendioak
Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzaren aholkuak herritarrentzat haize zakarra dabilenerako, ondorio txarrik ez izateko edo ahalik eta gehien murrizteko:
Prebentzioko neurriak:
- Ate, leiho eta toldoak itxi eta ondo tinkatu.
- Kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak.
- Aldamio, garabi eta obrako beste elementuak tinkatu.
Kanpoan baldin bazaude:
- Urrundu erlaitz, murru, zuhaitz edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili egiten ari diren etxeen edo kolokan dauden eraikinen aurretik.
Bidaiatuz gero
- Saiatu errepidez ez bidaiatzen, bestela, kontu handiz jokatu beti.