Patinatzeko pista asteburuan irekiko dute

elgoibarren.net 2011ko abe. 15a, 13:22

 
Azken urteetan moduan, herriko gaztetxoek Gabonak patin gainean pasatzeko aukera izango dute Leku-Eder parkean jarri duten patinatzeko pistari esker. Asteburu honetan irekiko ditu ateak pistak.

 


 Elgoibarko Udalak jakinarazitakoaren arabera, abenduaren 17tik urtarrilaren 8ra arte egongo da zabalik patinatzeko pista, eta honako ordutegiak izango ditu:
  • Abenduaren 17an eta 18an, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.
  • Abenduaren 19an, 20an eta 21ean: 17:00etatik 20:00etara.
  • Abenduaren 22tik urtarrilaren 8ra: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean pista itxita egongo da.

 

•Hockey Txapelketa
 Gainera, azken urteotako ohiturari eutsiz, hockey txapelketa jokatuko dute abenduaren 26an eta abenduaren 27an, Eskola Kirolaren barruan. Txapelketa 9:00etan hasiko da.