Hip Hop kulturaren jatorria eta sorrera azaltzen zituen bideo batekin hasi zen, joan den barixakuan, Elgoibar Urban Show jaialdiaren bigarren edizioa. Izan ere, dantza urbano mota ezberdinak erakustea zen aurtengo jaialdiko helburu nagusietako bat. Gogotik saiatu ziren horretan jaialdian parte hartu zuten lau taldeak: Bartzelonako D´Block, Alacanteko In Situ, Kantabriako Dance Day eta Gipuzkoako Dance and Smile. Erakutsi bai, baina modu erakargarri eta dibertigarrian erakutsi zituzten dantza urbano mota ezberdinak.
•Edurnezuri eta zazpi ipotxak hip hop doinuekin
In Situ taldeko kideak izan ziren taularatzen lehenak eta beraiek izan ziren, gainera, helburu didaktikoak eta umorea uztartu zituen ikuskizuneko gidariak. Maria Escobedoren ikasleak izan ziren taularatzen bigarrenak. Dance and Smile taldeak Edurnezuri eta zazpi ipotxen bertsio berezia eskaini zuen A Pie de Calle taldekoen rap doinuez lagunduta. Umore eta originaltasun handiko koreografia eskaini zuten ikasle gazteek eta, Herriko Antzokian bildutako lagunak ezustean harrapatuz, eszenatokitik jendartera ere jaitsi ziren dantza egitera. Ipuin klasiko baten bertsio modernotik etorkizunera egin zuen jauzia saioak Dance Day taldeko kideak oholtzara igo zirenean. Marta Casasek bere nahieran jarri zituen dantzan Dance Day taldeko robot dantzariak. D´Block taldearen saioan, berriz, aulkiak izan ziren protagonista nagusiak, aulki jokoa koreografiatu zuten-etan taldeko lau dantzariek. Saioa hasi zuten In Situ taldeko kideen saio berri batekin amaitu zen ikuskizuna.

Ondoren, parte hartu zuten talde guztietako dantzariak igo ziren eszenatokira, eta, nola ez, dantzan esan zioten agur aurtengo jaialdiari. Irteeran Herriko Antzokia bete zuten ikusleak agurtu zituzten dantzariek eta Toletxe tabernan izan zuen segida hip hop jaiak. Jaialdi hau urtero antolatzea gustatuko litzaiokeela esana du aurrez Maria Escobedok eta hirugarren saioa egiteko ideia landuta daukala aurreratu du.