Aurrekontuen proposamena herritarrei jakitera emateaz gain, joan den urteko aurrekontuak eta hurrengo urterako EAJk gidatzen duen Udal Gobernuak proposatutakoak konparatzeko asmoa dutela aurreratu dute koalizioko iturriek. Honekin batera, Bilduk aurrekontuak egiteko dituen irizpideak ere azalduko dituzte eta urtarrilera arte luzatuko den ekarpen fasea abiaraziko dute. Ekarpenak jaso ostean, beste bilera bat egingo dute urtarrilean, Bilduren behin behineko aurrekontu proposamena herritarrei aurkeztu aurretik.
- Gaurko bilera Altzolan izango da, 19:30ean, eskola egon zen lokalean.
- Biharko (abenduak 21) bilera ere 19:30ean izango da Kultur Etxeko hitzaldi gelan.