Azer Mirzoev nagusi, bigarren urtez jarraian, Nazioarteko Xake Txapelketan

elgoibarren.net 2011ko abe. 21a, 10:51

Azerbayango Azer Mirzoev xakelariak irabazi du Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketa. Elgoibarren lortu duen hirugarren txapela da honakoa, 2006koa eta iazkoa ere berak irabazi zituen-eta. Torneoko beste dominatzaile nagusia, Elgoibarren sei garaipen lortutako Oleg Korneev errusiarra, sailkatu da bigarren postuan.


 Daniel Forcen Esteban espainiarra sailkatu da hirugarren postuan Mirzoev eta Korneev xakelarien atzetik. Laugarren postuan, berriz, 1991n Torneoko estreinako edizioa irabazi zuen Zenon Franco paraguaiarra sailkatu da. Maila handiko torneoa izan dela adierazi dute antolatzaileek eta azken partidara arte ez da erabaki irabazlea zein izango zen.
  • Informazio osoagoa eta sailkapenak hemen
Kerexeta eta Fernandez nagusi eskolartekoan
 Etxeko txikienen artean xakea sustatzeko asmoz, Elgoibarko Xake Taldeak  antolatu duen eskolarteko xake txapelketan, bestalde, Markel Kerexeta izan da irabazlea 2000. urtean jaiotakoen artean, eta Paul Fernandez 2001. urtean jaiotakoen artean. Urko Iriondo sailkatu da bigarren postuan azken maila horretan.
Argazkiak:

1706638600087 Azer Mirzoev nagusi, bigarren urtez jarraian, Nazioarteko Xake Txapelketan

Markel Kerexeta.

Paul Fernandez.

Urko Iriondo.

1706638600483 Azer Mirzoev nagusi, bigarren urtez jarraian, Nazioarteko Xake Txapelketan

1706638600522 Azer Mirzoev nagusi, bigarren urtez jarraian, Nazioarteko Xake Txapelketan

Lotura duten albisteak: