125 urte bete zituela-eta, iaz, Elgoibarko Udal Musika Banda omendu zuten moduan, Julen Zabaleta Etxeberria (ikus BARRENek egin zion elkarrizketa PDF) omendu nahi izan dute aurten jaiotza mekanikoa egiten duten Elgojaiotzako kideek. Besteak beste, Elgojaiotzako irudi publikoa edo logotipoa Julenek eginiko marrazki bat dela nabarmendu zuten antolatzaileek jaiotzaren inaugurazio ekitaldian. Horrela bada, Alfredo Etxeberria, Elgoibarko alkatearen aurrean, eta Benantzio Otaegi parrokoak Bedeinkapen hitzak esan ondoren, Julen Zabaletak jarri zuen martxan aurtengo jaiotza.
Aurtengo berritasunak, mugimendudun oliba biltzaileak, errementaria eta zubi esekia izango dira. Horiek eta urte guztiko lanaren fruitua ikusteko baina, bertara joatea eta norberak ikustea dela aproposena adierazi dute Elgojaiotzako kideek. Jaiotza honek Gipuzkoako Belenzaleen Elkartearen saria jaso zuen 2008an.

- Datorren urtarrilaren 17ra arteko tartea izango dute herritarrek jaiotza ikusteko. Astebarruan 17:30etik 20:30era egongo da zabalik eta zapatu eta jai egunetan 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era. Gabon Zahar Egunean, 9:30etik 20:30era egongo da zabalik. Parrokiako kaperan dago jaiotza mekanikoa ikusgai.
•Bideoa: 2010eko Elgoibarko jaiotza mekanikoa. (Aurreko urteetako jaiotzen bideoak Elgojaiotzak youtuben duen kanalean)
{youtube}VVp4QgMi-zY{/youtube}