Gabonetako Kontzertua eskainiko dute, gaur, musika eskolako ikasleek

elgoibarren.net 2011ko abe. 22a, 15:05

 
Inazio Bereziartua Musika Eskolako ikasleek Gabonetako Kontzertua eskainiko dute, gaur (abenduak 22), 20:00etan, San Bartolome parrokian. Bestalde, Udal Musika Bandak ere urteroko eguberrietako kontzertuen berri eman du.

 
 


 Urtero bezala, ikasturtean ikasitakoa jendaurrean erakusteko aukera izango dute gaur musika eskolako ikasleek Gabonetako kontzertuan. Hari taldeak, akordeoi taldeak, koroak eta Gazteen Bandak parte hartuko dute kontzertuan, eta, Gazteen Banda eta koroak elkarrekin ere eskainiko dituzte hiru pieza; Adeste Fideles, Gloria in excelsis eta We wish you a Merry Christmas, hain zuzen ere. San Bartolome parrokian izango da, 20:00etatik aurrera.

Udal Musika bandaren eguberrietako kontzertuak
 Eguberriak direla-eta, kontzertu bereziak eskainiko ditu Udal Musika Bandak: zapatuan (abenduak 24), kalejira egingo dute 19:00etan. Eta Errege Egunean, urtarrilaren 6an, goizeko 10:30ean kalejira egin eta San Lazaro egoitzatik igaro
ostean, eguerdiko 12:30ean kontzertua eskainiko dute Herriko Antzokian.