Espainiako eta Andorrako eskiatzailerik onenak bildu ziren Vertical Ski-Pallars lasterketan eta Iñigo Larizek meritu handiko postua egin zuen. Euskal Herriko mendi eskiko kronoigoera txapelketa irabazi du aurten eskiatzaile elgoibartarrak, eta proba honetan ondo baino hobeto moldatzen dela erakutsi du beste behin. Sasoi onean ekin dio Larizek eski denboraldiari, CronoVallter proban ere 9. postua eskuratu zuen-eta, joan den abenduaren 8an.
- Informazio gehiago: www.cronoespot.com
- Argazkiak