Azken urteetako ohiturari eutsiz, kirolaren inguruko mahai-inguru batekin hasi zen Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sarien banaketa ekitaldia. Mahairen atzean zazpi lagun eseri ziren: Asterio Perez (C.D. Elgoibar), Mikel León (Mekatar Xake Taldea), Joserra Iriarte (Debabarrena Areto Futbol taldea), Gojko Vucinic (Sanlo Esbubaloi Taldea), Jose Angel Aguirre (Elgoibarko Igeriketa Taldea), Olatz Baztarrika (Mintxeta A.T.) eta David Rodriguez (Elgoibarko Eskola Kirola).
Ordubete inguruan kirolak eta kirolariek dituzten balioez jardun zuten, bakoitzak bere kirolaren inguruan jasotako esperientzien berri emanez. Bat egin zuten denek kirola bizizitzarako balio garrantzitsuak irakasteko tresna egokia dela esaterakoan, betiere, transmituitu nahi diren balio horiek egokiak badira. Heziketa, diziplina, errespetua, lehiakortasuna… balore garrantzitsuekin lan egiten dute kirol taldeetako arduradunek eta ardura horiek nola kudeatzen dituzten, zein metodologia erabiltzen duten, eta beste hainbat gai jarri zituzten mahai gainean: gurasoen inplikazioa, ereduen garrantzia, entrenatzailen izateko era eta perfilik egokiena zein den, kirolari gazteei eman behar zaien konfiantza, e.a.
•Sarituak eta merituak
Mahai-inguruaren ostean hasi zen sari banaketa. Udal Kirol Patronatuak herrian dauden 15 kluben lana aintzat hartu eta klub bakoitzeko kirolari zein kirolaren alde lanean diharduten hainbat lagun saritu zituen. Horiez gain, Udal Kirol Patronatuak bi sari banatu zituen. Aitor Zabala kazetariak jaso zuen lehena, azken 22 urteetan Diario Vasco egunkarian kirolari eman dion “presentzia eta garrantzi handia” eskertzeko. “Kirolzaleok asko daukagu berari eskertzeko, kluben eta Kirol Patronatuaren eguneroko lanean laguntza handikoa izaten baitzaigu", adierazi zuten antolatzaileek.

Udal Kirol Patronatuak banatuko duen bigarren saria, berriz, atletismoan aritu diren hiru lagunek -Pilar de la Lama, Antonio Fernandez eta Julian Gonzalez-, jaso zuten. ì30 urte baino gehiago daramate atletismoko lasterketa herrikoietan parte hartzen eta egunero ikusten ditugu hirurak errepideetan edo Mintxetan elkarrekin entrenatzen. Beraiek kirolaren bitartez bultzatzen dituzten baloreak denok eredutzat har ditzakegu".