Joan den domekan jokatu zen Azpeitiko Ikastola Ikasberriko belardietan XIV. Ikasberri Krosa, Ikasberri Kirol Elkarteak antolatuta. Bertan, berrehun bat atletek parte hartu zuten, maila ezberdinetan. Seniorretan, Eñaut Insausti eta Ainhoa Sanz izan ziren irabazleak; beteranoetan, Sergio Serrano eta Elena Calvillo; juniorretan, Asier Insausti eta Irati Sarriugarte; jubeniletan, Iñaki Sagarna eta Olatz Flores; eta, kadeteetan Jon Perez eta Garazi Lekunberri.
Mintxeta Atletismo taldeko Iñaki Sagarnak (goiko argazkian) izan zen, hortaz, azkarrena, jubenil mailan. Sagarnak hiru segundoko aldea atera zion helmugan Aitor Madrazori eta 34 segundokoa hirugarren sailkatuari, Mikel Alonsori.
Sagarnarena Mintxetako atletek lortu zuten garaipen bakarra izan zen arren, taldeko ordezkariek postu onak lortu zituzten. Nora Santiagok, esaterako, bigarren postua lortu zuen junior mailan. Martin Hernandezek ere lasterketa bikaina egin zuen eta hirugarren postuan sartu zen helmugan, alebin mailan. Infantil nesken mailan, berriz, erakustaldia eskaini zuten Mintxetako atletek, bost antxintxikari lehen hamarren artean sailkatu ziren-eta: Nora Mandiola (3. postuan), Maria Arrieta (5. postuan), Nerea Perales (7. postuan), Maider Perales (8. postuan) eta Nagore Bergara (10. postuan). Jebenil nesketan Lorea Santiagok lortu zuen bosgarren postua ere aipagarria da. Azkenik, beteranoetan, Jesus Arrieta Verdun hamargarren postuan sailkatu zen eta 14. postuan, berriz, Haritz Errasti.
•Argazkiak: