Euskadiko selekzioarekin arituko dira Sanloko jokalariak eta entrenatzaileak

elgoibarren.net 2011ko abe. 23a, 16:49

Euskadiko selekzioarekin Espainiako txapelketan parte hartzeko deitu dituzte Sanloko sei jokalari (ondoko argazkian) eta hiru entrenatzaile.



Infantil eta kadete mailako neska-mutilen Espainiako Eskubaloi Txapelketak Murtziako San Javier herrian jokatuko dira, eta jubenil mailako neska-mutilen txapelketa, berriz, Granadan jokatuko da. Honako hauek dira Euskadiko selekzioak deitu dituen Sanloko jokalariak:
  • Jubenil mailan: Ainhitze Etxeberria.
  • Kadete mailan: Leuire Arizmendi eta Nora Kortaberria.
  • Infantil mailan: Alaitz Egaña, Nerea Bastida eta Nerea Solozabal.

Jokalariak bakarrik ez, Sanloko entrenatzaileak ere arituko dira Euskadiko selekzioekin. Honako hiru hauek, hain justu:

  • 1706638595279 Euskadiko selekzioarekin arituko dira Sanloko jokalariak eta entrenatzaileak

    Lorea Gabilondo (Euskadiko Infantil nesken entrenatzailea)
  • Igor Lizarralde (Euskadiko Infantil nesken entrenatzaile laguntzailea)
  • Gojko Vucinic (Euskadiko Infantil mutilen entrenatzaile laguntzailea)

 

Euskadiko selekziak vs Sanlo, abenduaren 29an
 Euskadiko selekzioek deitutako jokalariek, Sanlokoak tartean, Espainiako txapelketak prestatzeko entrenamendu edo kontzentrazioak egingo dituzte abenduaren 26tik 29ra bitartean. Eta, horietako partidu batzuk gertutik jarraitzeko aukera izango dugu elgoibartarrak. Izan ere, abenduaren 29an, lagunarteko partidak jokatuko dituzte Euskadiko selekzio ezberdinek Sanloko taldeen aurka, Eibarko Ipurua kiroldegian.