Atxutxiamaika Aisialdi Taldekoek goizeko 09:30ean emango diote hasiera egunari, nola ez, kantuan. Aurten ere Diana prestatu dute-eta Elgoibarko kaleak kantuz alaitzeko.
Eguneko protagonistak, baina, Olentzero, Mari Domingi eta hauen inguruan bilduko diren neska-mutilak izango dira. Madalako parketik irtengo dira 11:30ean. Handik Plaza Handirako bidea hartuko dute, kantuan eta kalejiran, eta han emango diote errematea goizari. (ikus iazko argazkiak)
•Gutunak
Plaza Handira iritsitakoan, lehen zeregina Gabonetako Idazlehiaketetako sariak banatzea izango da. Gero, beharbada, goizeko unerik hunkigarriena ailegatuko da: umeek Olentzerori eta Mari Domingiri gutuna emango dioten unea, alegia. Hori, 12:30ak eta 14:00ak bitartean izango da.
•Txorizo pintxoak eta txokolate eta txorizo taloak
Eta goizari gogotsu eta indartsu eusteko, berriz, jana eta edana banatuko dute. Atxutxiamaikakoei esker, txorizo pintxoak eta txokolate eta txorizo taloak jateko aukera izango da Plaza Handian, eta, euria eginez gero, elizako arkupeetan.
•BIDEOA: 2010eko Diana
{youtube}Syu2W69W70A&feature=youtu.be{/youtube}