•Mausitxakoei falta zitzaien saria
Urteko Gazta Txapelduna aukeratzeko lehiaketaren laugarren edizioan zortzi gaztagilek, 2011 urtean zehar jokatutako gazta txapelketa desberdinetako irabazleek, parte hartu zuten. Epaimahaikideek udaletxeko pleno aretoan probatu zituzten gazta guztiak eta euren iritziz onena zena aukeratu zuten. Sari banaketan argitu zen nork eginiko gazta zen epaimahaikideek aukeratutakoa, Mausitxa baserrian eginiko gazta bat, hain zuzen ere.
Emozioari ezin eutsirik jaso zuten saria (1.500 euro, garaikurra eta txapela) Mausitxa baserriko gaztagileek. Euskal Herrian eta munduan egiten diren gazta txapelketa nagusienak irabazi dituzten arren; Ordiziakoa hiru aldiz, Gernikakoa eta World Cheese Awards sarietako urrezko domina, besteak beste-, sari hau faltan botazen zuten garaikurren txokoan eta irabazteko irrika berezia zuten, herrian egiten den lehiaketa delako batetik eta hartu duen prestigioagatik, bestetik. Horrelako sariak "motibazio handia" direla eurak moduko gaztagileentzat adierazi zuen Rosa Mari Salegik saria jaso ostean, eta lehiaketa antolatzen jarraitzeko eskaera egin zien Kalamua Elkarteari eta Elgoibarko Udalari.
Ricardo Remirok, Eulateko artzainak, irabazi zituen txapelketa honen lehen bi edizioak. 2010ean, berriz, J. Aranburu elkarteak aurkeztutako gaztak eraman zuen saria etxera.
•Txillarreko barazkientzat lehen saria
Gazta lehiaketaz gain, beste hainbat sari ere banatzen dira Gabon Zahar Ferian. Barazkien lehiaketan, esaterako, Elgoibarko Txillarre baserriko Peio Rubiok irabazi zuen lehen saria. Mutrikuko Sagarmiña baserriko Antonio Iparragirrek, bestalde, Saltoki Onenaren Saria eta Fruta lehiaketako lehen saria eskuratu zituen, beste behin, azken urteetan bezalaxe. Elgoibarko Lekunberri baserriak mendiak hobekien zaintzeagatik jaso zuen saria. Azkenik, Martuteneko Olatxo baserriko Jose Manuel Zabalegik sari berezia jaso zuen Elgoibarko alkatearen eskutik. Hamaika urtez Gabon Zahar Feriara hutsik egin gabe etorri eta hainbat sari irabazi ostean -2010eko Barazkien lehiaketako lehen saria azkena-, oraingoan ezin izan zuten saltokirik jarri ferian, azaroko ufaletan uzta guztia galdu zutela-eta. Hori dela-eta jaso zuten Udalaren errekonozimendua. Hona hemen lehiaketetako emaitzak:
•Barazki lehiaketa

- saria: Peio Rubio (Txillarre baserria, Elgoibar)
- saria: Alejandro Arrieta (Xemein Gain baserria, Markina-Xemein)
- saria: Mirian Arrizabalaga (Donibane berri, Deba)
- saria: Antonio Iparragirre (Sagarmiña baserria, Mutriku)
- saria: Edurtzeta Atutxa (Iuriberri Goikoa, Igorre)
- saria: Maria Etxezarreta (Agirreberri, Gabiria)
- Saltoki onena: Antonio Iparragirre (Sagarmiña, Mutriku)
- Mendiak hobekien zaindu dituen baserria: Jose Ignacio Aierdi Larrañaga (Lekunberri baserria)
•Elgoibar Ikastolaren urteurrenari hasiera
Gabon Zahar Egunean hasi zituen, hain justu, Elgoibar Ikastolak 50. urteurreneko ospakizunak, 2012an 50 urte beteko dituela-eta. Ikastetxeak urtero Nafarroa plazan jartzen duen txosnaren aurrean egin zituzten ospakizunok. Zinta moztu eta gero, euskal dantzak eta bertso saioa egin zituzten urteurrenari hasiera emateko.
•BIDEOA:
Elgoibartarrek Udalak eta Debemen elkarteak urtero elkarlanean antolatzen duten Gabon Zaharretako nekazal feriaren azken edizioan 115 saltoki aurkitu zituzten Elgoibarrera etorri ziren ehunka lagunek. Feriako giroa jasotzen du honako bideoak:

{vimeo}34498945{/vimeo}