Arnaldo Otegiren aldeko kontzertu akustiko berriz ikusteko aukera, gaur

elgoibarren.net 2012ko urt. 3a, 14:34

 
Arnaldo Askatu Politika Askatu plataformak, Arnaldo Otegiren alde joan den urrian antolatutako kontzertu akustikoaren grabazioa eskainiko du gaur (urtarrilak 3) Herriko Antzokian.




 Besteak beste, Zea Mays, Ken Zazpi, eta Esne Beltza taldeak izan ziren Elgoibarren eta zenbait herritar kontzertua ikusteko gogoz geratu zirenez, grabazioa pantaila handian eskaintzea erabaki du plataformak. 19:00etan izango da proiekzioa Herriko Antzokian, doan izango da sarrera eta DVDak jarriko dituzte salgai.