Mendiarekin zerikusia duten 64 argazki aurkeztu dira Morkaiko mendi taldeak antolatutako lehiaketara eta Kultur Etxeko sotoan egon dira guztiak ikusgai, abenduko azken egunetan. Dena dela, bertatik pasatzerik izan ezin zenutenok lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ikusteko aukera duzue oraindik, Morkaikokoek Picasan duten kontura igo dituzte-eta argazki guztiak.
Eider Iriondok Txipeta mendiaren gailurretik Hiru Erregeen Mahaiari ateratako argazki batek (goian) irabazi du 2011ko Mendiko Argazki eta Bideo Lehiaketa. Ongarri argazki taldeko kideek osatu duten epaimahaiko kideen iritziz, Eider Iriondok aurkeztutako argazkiak merezi zuen lehen saria (100 euro). Erakusketara hurbildu ziren ikusleek euren botoen bitartez ematen duten saria, berriz, Aitor Romerak aurkeztutako argazkiak (alboan) irabazi du. 75 euro poltsikoratu ditu.
•Ogoñoko arkaitzean gora
Azkenik, bideoen alorrean, Arkaitz Iruretak aurkeztutako lana izan da epaimahaiaren eta ikusleen gustukoena. Ogoñoko lurmuturrean, Elantxobe eta Ibarrangelu arteko harkaitzean eginiko eskalada saio bat jasotzen du Iruretaren bideoak. Hona hemen bideo irabazlea:

{youtube}5ZgCPQf3oJI&feature=player_embedded{/youtube}
•Azken urteetako irabazleak:
•Azken urteetako irabazleak: