Elgoibarko Udaleko Kultura Saileko arduradunen esanetan, 2011 urtea beste mugarri bat izango da “zazpigarren
arteari” ematen zaion laguntzari dagokionean. Zine-industriak azken
urteotan izan dituen aldaketen ondorioz, orain arte 35 mm-ko
proiektagailuen bidez ematen ziren filmak, proiektagailu digitalen bidez
ematen hasi direla azaldu dute. Horrexegatik, gero eta gehiago ei dira formatu
digitaleko filmak, eta gero eta gutxiago, 35 mm-koak. Eta, adituen aurreikuspenen arabera, 2013 urtetik aurrera, ia ez da 35 mm-ko pelikularik emango. Hori
dela-eta, "Elgoibarko Udalak proiektagailu bat erostearen edo zine programazioaren
alorrean zaharkituta geratzearen artean aukeratu behar izan du".
•Udalak eta Jaurlaritzak ordainduko dute erdibana
Gaur egin bizi dugun krisialdiaren ondorioz, oso zaila izan dela erabakia hartzea azaldu dute Udaleko arduradunek, proiektagailu digitalak "oso garestiak" direla-eta, hain zuzen ere. Eusko Jaurlaritzak, baina, kostu horren jakitun izanik, 2011 urtean, zine aretoetan proiektagailu digitaleko sistemak jartzeko diru-laguntzak ezartzeko deialdia argitaratu zuen joan den urteko urriaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA). Agindu honi esker, Elgoibarko Udalak 34.225 euroko diru-laguntza eskuratuko du, proiektagailuari dagokion kostuaren %50 ordaindu ahal izateko.
•Lehen emanaldi digitala urtarrilaren 6an

Proiektagailua dagoeneko instalatuta dago, eta urtarriletik
aurrera hasiko dira formatu digitaleko filmak eskaintzen Herriko Antzokian. “Amanecer”
izango da formatu digitalean eskainiko den estreinako filma, Errege egunean, urtarrilaren 6an, 22:15ean, hain zuzen ere.
Prezio berriak: Zineko sarreraren prezioa 4,50 eurokoa izan da 2005etik 2011ra
bitartean, eta datorren urtean, prezioa 5 eurora igoko da. "Zazpi urteren
buruan, sarrera 0,5 euro igoko da, eta Gazte Txartelarekin 4 euro
kostatuko da". Haurrentzako saioetarako sarrera, berriz, 2,50 eurotik 3
eurora igoko da. "Horiek horrela, pozik egon beharrean gaude, kalitatezko zinea
daukagulako. Bidenabar, herritarrei aditzera eman nahi diegu Kultura
Bonua erabil dezaketela zinera gutxiago ordainduta joateko. Beraz, Bonua
opari polita izan daiteke garai hauetarako".
•Zinearen aldeko apustua
Elgoibarko Udalak azken urteetan zinearen alde egin duen apustua “oso garrantzitsua” izan dela nabarmendu dute Kultura saileko arduradunek, eta Herriko Antzokiko zine emanaldiak digitalizatzea apustu horren baitan ulertu behar dela azaldu dute proiektore digital berriaren aurkezpen ekitaldian.

•Capitoletik Herriko Antzokira, 30 urteko ibilbidea
Elgoibarko Udalak 1981ean erosi zuela Capitol zinema gogoratu dute Udal arduradunek, garai haietan "pribatua" baitzen. Zinea erosi zuenetik aurrera, Udala filma komertzialak programatzen hasi zen. 1987 urtean, berriz, zineari ‘Herriko Antzokia’ izena jarri zitzaion. "Zinea egoera tamalgarrian zegoenez, 1992ko abenduaren 28an, Elgoibarko Udaleko Kultura Batzordeak eraikin hori berregokitzeko proiektua eskatu zuen".
Azken urteotan, gure herrian zine jarduera "etengabea" izan dela gaineratu du Blanca Salegi Kultura teknikariak. Zinea, "teknologia berrien ondorioz", mundu osoan jasaten ari den "krisia" dela-eta, zine-areto ugari itxi dituztela gogora ekarri du. "Halaber, asko dira bai Euskadin, bai Espainian, errentagarria ez zelako, zine aretorik gabe gelditu diren herri eta hiriak. Elgoibarko Udala ere krisian dagoen arren, erabaki argia hartu genuen", adierazi dute Kultura Sailekoek, alegia, "Herriko Antzokiko zine emanaldiekin jarraitzea, nahiz eta jarduera defizitarioa izan". Ildo horretatik, une honetan Udalak apustu argi bat egin nahi du: "Kulturaren aldeko apustua; ez izan ditzakeen etekin ekonomikoengatik, baizik eta herritarrei zerbitzu bat, aisialdirako beste aukera bat emateko, eta kulturaren ikuspuntutik aberasteko. Aspaldi da zine jarduera errentagarria ez dela, hala ere, hainbat herri eta hiritan herritarrei zerbitzu hau eskaintzeko apustua egin dute".
•Ongarri Zine Klubari babesa
Honakoa ez dela Elgoibarren bultzatu den antzerako jarduera bakarra azaldu dute. "Ongarri Zine Klubak ere izan du krisialdia. Irabazi asmorik gabeko elkarte batek bultzatu eta bideratu duen jarduera da. Elkarteak dio ea merezi duen ikusleak galtzen ari den jarduera batean, altruismo hutsez, inbertitzen jarraitzea. Horren erantzuna, dena dela, ondorengoa izan da: arte gisa, zinearen aldeko apustua egitea. Eta Kultura Saileko diru-laguntzei esker, Ongarri Zine Klub elkartea krisia gainditzen ari da".
Aire Libreko zinea ere esparru honetako beste erronka gisa ikusten dute. Ideia hau Ongarri Zine Klubak jarri zuen abian, eta gaur egun, Udalaren esku dago. "Aire Libreko Zine saioen xedea da uda sasoian ere zine-jarduerari jarraipena ematea. Kasu honetan, Kalegoen plaza (Plaza Handia) inguru paregabea da akziozko, abenturazko, komediazko... zinea ikusteko. Alegia, zine ikusgarriagoa, familia guztiari zuzendutako zinea ikusteko leku egokia bilakatzen da".