Joan den urtarrilaren 8an jokatu zen Euskal Herriko mendi-estiko krono-igoera txapelketa. Formatu eta kokagune berria estreinatu ditu txapelketak aurten. Izan ere, Regil koparekin batera jokatzen zen orain arte, baina udazkenean zendu zen Antxon Bandres, Euskal Mendizale Federakundeko mediku eta lehendakari ohiari errekonozimendu bat egin nahian, Arette-San Martingo Harria mendi estazioko eski pistan egitea erabaki zuten aurten. Zalantzarik gabe, proba berezia izan zen, azken urtetan mendi eskiko lasterketetan aritutako lagun ia guztiak bertan ziren-eta. Batzuk dagoeneko txapelketak albo batera lagata eduki arren, artzainaren hutsunea bete nahiak artaldea bertan batzea ekarri zuen.
•Tirapu eta Lariz maila bat gorago
{mosimage}Lehiari dagokionez, orotara 128 eskiatzaile batu ziren irteeran. Sei kilometroko ibilbidean 600 metroko desnibela gainditu behar zuten guztiek. Miguel Caballero espainiarra izan zen azkarrena 36 minutu eta 34 segundoko denborarekin.
{mosimage}Lehiari dagokionez, orotara 128 eskiatzaile batu ziren irteeran. Sei kilometroko ibilbidean 600 metroko desnibela gainditu behar zuten guztiek. Miguel Caballero espainiarra izan zen azkarrena 36 minutu eta 34 segundoko denborarekin.
Euskal Herriko txapela, berriz, sailkapen nagusiko hirugarren postuan sailkatu zen Javier Tirapu noaindarrak lortu zuen. Jacan bizi den nafarrak 24 segundoko aldea atera zion helmugan Iñigo Lariz elgoibartarrari. Malda pikoetan asko gerturatzen zitzaion elgoibartarra Tirapuri; malda arinagoetan, berriz, nafarraren teknika hobea gailentzen zen, aldea berreskuratuz. Norgehiagoka horretan aritu ziren proba guztian, atzetik sailkatu ziren euskaldun guztiengandik distantzia erosora. Hala, lehen bi sailkatuek, Jacan Guardia Zibil moduan lan egiten duten bi lagunek, gainerako lehiakideak baino maila bat gorago zeudela erakutsi zuten, lehen bi euskaldunek gainontzekoekiko erakutsi zuten modu bertsuan.(ikus hemen: sailkapenak eta podiumeko argazkia)
•Eñaut Izagirre txapeldun promesetan eta Arkaitz Irureta lehen hamarren barruan
{mosimage}Iñigo Larizez gain, Arkaitz Iruretak eta Eñaut Izagirrek osatu zuten Elgoibarko ordezkaritza. Larizen bigarren postua borobildu zuten gainera hauek. Senior kategoriako lehenengo urteetako Promesa kategoriako txapela lortu zuen Izagirrek eta Euskal Herriko kopako hamar lehenengoen artean sartzea lortu zuen
Arkaitz Iruretak. Iruretak, hain zuzen, hirugarren postua lortu zuen joan den abenduaren 28an Baqueira Bereteko eski estazioan jokatu zen Era Innocentada mendi-eskiko proban. Edurne Pasaban-ek bultzatutako proba izan zen eta Pasaban beraren eskutik jaso zituzten sariak (ondoko argazkian) podiuma osatu zuten hiru lagunek.
•Argazkiak:
{mosimage} | {mosimage} |
{mosimage} |