Zumarragara abiatuko gara autobusez eta Zumarragatik Elgoibarrera mendi bidietatik etorriko gara oinez.
Elgoibarko King-Kong pareko autobus geltokian elkartuko gara, 8:20ean irtetzen den autobusa hartzeko garaiz. Autobusak Azkoitira eramango gaitu. Azkoitin 9:05eko autobusa hartu eta 9:30ean Zumarragan izango gara.
Ibilbidea bost edo sei ordu ingurukoa izango dela uste dugu: Zumarraga – Irimo (935m) – Elosua (667m) – Irukurutzeta (899m) – Karakate (749m) – Elgoibar.
From WebOrrirakoIrudiak |