Enkarterrietako astoa —Euskal Herrian berezko arraza— berreskuratzeko eta duela urte batzuk egon zen bezala galbidetik ateratzeko ekimenez hasi ziren, orain urte batzuk, astorik onena aukeratzeko lehiaketa antolatzen Astotxo Egunean.
Ohiturari eutsiz, Errege Egunaren ondorengo domekan, urtarrilaren 8an, egin zuten Gipuzkoako XIII. Enkarterri asto lehiaketa. Arraza garbiari legozkiokeen ezaugarrien ziurtagiria lortu zuten 51 buruen artetik, bost asto pasa ziren finalera. Asto emeen finalisten artean Txomin Arriolaren bi zeuden. Epaimahaiko kideek, esan bezala, Mina eta Pako Akeiko astoak izendatu zituzten Gipuzkoako ederrenak.
∞Lotura duten albisteak:
- Txomin Arriolaren ‘Batu’ Gipuzkoako astorik dotoreena (2009-01-13)
- Astorik ederrenak Elgoibarren daude (2008-01-31)
- Bertako arrazak: batzuk ugari, beste batzuk larri (zientzia.net)
- Etxabere egoskorrak ez du lan gehiago egin nahi (argia.com)
- Galtzeko arriskuan den animaliaren jaia (2007ko edizioaren kronika gara.net)
- Lazkaoko Udala (Astotxo Egunaren jatorria)