Eusko Jaurlaritzak bultzatutako aldaketen ondorioz, IMHk bere ikastaroen eskaintza profesionaltasun ziurtagirien sistema berrira egokitu du. Horrek ez du esan nahi, orain arte enpresen beharrei erantzunez prestatutako berariazko ikastaroak bertan behera geratuko direnik, baina gainontzekoek, enpleguari begirakoek, zenbait aldaketa izango dituzte. Guztiak batuta, 113 ikastaro eskainiko ditu IMHk 2012ko 1. seihilabetean.
•Dokumentu ofizialak
Orain artekoen aldean, aurrerantzean eskainiko diren enpleguari begirako ikastaroaren ostean lortutako ziurtagiria, dokumentu ofizial bat izango da. Hau da, estatu osoan zehar balioko du eta ikasleak jasotako lanbide-prestakuntza hori egiaztatzeko baliagarria izango da. Ikastaro guzti horiek Lanbidek %100ean diruz lagundutakoak dira.
•Langabetuentzat bereziki
Gainontzeko ikastaroez gain, badira bi, bereziki langabetuei begira prestatutakoak. Sektore eolikoko mekanizazioko ikastaroa lehenengoa, eta Ekipo elektromagnetikoen mantentze eta konponketa ikastaroa bigarrena. Horiek bietan parte hartzeko ordea, baldintza zehatz batzuk bete beharra dago. Ikastarook urtarrilaren 30ean hasiko dira. IMHren web orrian edo honako telefonora (943 744 132) hots eginez aurkitu daiteke beharrezko informazio guztia: 2012ko langile eta langabetuen katalogo (PDF) berria ez ezik, baita aipatutako azken bi ikastaroak egin ahal izateko bete beharreko baldintzak ere.