Leonard Komon Mugertza krosean izango dela baieztatu dute antolatzaileek

elgoibarren.net 2012ko urt. 11a, 15:05

 
Juan Mugertza Nazioarteko krosa hiru alditan (2011, 2010 eta 2008) irabazi duen Leonard Komonen eta Mintxeta Atletismo Taldearen arteko idilioak segida izango beste urtebetez, gutxienez. Kenyarra urtarrilaren 22an jokatuko den kroseko irteera marran izango dela baieztatu dute antolatzaileek. Bosgarren aldiz parte hartuko du Komonek Elgoibarko proba entzutetsuan.



1706638575381 Leonard Komon Mugertza krosean izango dela baieztatu dute antolatzaileek

 
2008an etorri zen Leonard Komon estreinakoz Elgoibarrera, 20 urte besterik ez zituenean. Artean ezezaguna zela lortu zuen garaipena Elgoibarren eta nazioartean ezagutzera eman zuen garaipen hark. Ordutik lotura berezia dauka Komonek Elgoibarrekin eta Mugertza krosarekin. Aurten, laugarren txapela lortzen saiatuko da, eta bera izango da lastrketa irabazteko faborito argiena. Denboraldi honetan Laudioko krosa irabazi du Komonek.

•Aurkezpena urtarrilaren 18an
 
 Urtarrilaren 18an, eguaztena, 12:30ean, egingo dute Juan Mugerza Nazioarteko krosaren LXIX. edizioaren aurkezpena udaletxeko pleno aretoan. Bertan argituko dituzte aurten etorriko diren atleta garrantzitsuenen izenak eta krosaren inguruko xehetasun guztiak.