Senior emakumezkoen partida, Tecnifuelle Sanlo eta Kukullagaren artekoa, 18:00etan hasiko da. Euskadiko Txapelketan dihardu Tecnifuelle Sanlok (ondoko argazkian) eta lehen itzulia amaitu berri denean, sailkapen nagusiko bigarren postuan sailkatuta daude elgoibartarrak, liderrarengandik (IES Construccion) puntu bakar batera. (ikus hemen: Sailkapena)
•Alcorta hirugrren postuan
Senior gizonezkoen taldea ere denboraldi aparta egiten ari da. Sailkapeneko hirugarren postuan kokatuta daude Alcortakoak, bigarren postuan dagoen taldearengandik puntu bakar batera. Alcorta taldeak Indupine Basauri taldearen aurka neurtuko ditu indarrak, zapatu honetan, 19:30etik aurrera. Partida horren atsedenaldian zotz egingo dute, hain justu, urdaiazpikoa.
•Emaitza onak euskal selekzioekin
Gabonetan, bestalde, Sanloko hainbat jokalarik eta entrenatzailek, Espainiako eskubaloi txapelketan hartu dute parte Euskal Selekzioarekin, eta emaitza onak lortu dituzte. Ainhitze Etxeberria hirugarren lekuan sailkatu da jubenil mailako selekzioarekin Granadan jokatu zuen txapelketan. Leire Arizmendik eta Nora Kortaberriak, berriz, zazpigarren egin dute kadeteekin Murtzian jokatu zuten Espainiako txapelketan. Azkenik, Alaitz Egaña, Nerea Solozabal eta Nerea Bastida hirugarren postuan sailkatu ziren infantil mailako Euskadiko selekzioak Murtzian jokatutako txapelketan. Lorea Gabilondo eta Igor Lizarralde elgoibartarrak izan dira taldeko entrenatzaileak. Sanloko beste entrenatzaile batek, Gojko Vunucicek, ere parte hartu du txapelketan, infantil mutilen selekzioa entrenatuz. Bederatzigarren postuan sailkatu ziren euskaldunak.
•Asteburuko eskubaloi partidak, Olaizaga kiroldegian
Zapatuan (urtarrilak 14)

- 11:15 H. Txarriduna - Amenabar Zarautz (infantil mutilak)
- 12:30 Bankoa - Eibar C (infantil mutilak)
- 18:00 Tecnifuelle - Kukullaga (senior neskak)
- 19:30 Alcorta - Indupime Basauri (senior mutilak)
- 9:30 Sanlo A - Sanlo B (Alebin neskak)
- 10:30 G. Eibar - Tekniker Eibar (kadete mutilak)
- 12:00 C. Astigarraga - Eibar Eskubaloia (kadete neskak)