Eibarren eta Elgoibarren ekingo zaio kanpainari. Hasieran, bi udalerri horietako biztanleriaren zati batek bakarrik hartuko du parte bilketan, horretarako jarriko diren edukiontzien bidez (18 Eibarren, sei Elgoibarren); ondoren, Debabarrenako Mankomunitate osora zabalduko da biohondakinen bilketa.
•"Etxeetako hondakinen %43"
Mankomunitatetik emandako datuen arabera, etxean sortzen diren biohondakin gehienak elikagaien eta lorezaintzako lanen hondakinak izan ohi dira, “gure etxeetako hondakinen % 43”. Horiek hondakin arrunten edukiontzira botaz gero, orain arte bezala, zabortegira eramango dituzte, eta alferrik galduko direla adierazi du Arcadio Benitez, Mankomunitateko lehendakariak, edukiontzi berriak aurkezteko eskaini duten prentsaurrekoan. “Aitzitik, edukiontzi marroi berrira eramaten baditugu, Konpostaje Instalaziora eraman eta konpost bihurtuko dituzte. Jakingo duzuenez, lurra ondu egiten du konpostak, substratu naturala izaki, eta obra zibilean, lorezaintzan, nekazaritzan eta beste zenbait jardueratan erabiltzen da”, azaldu du Benitezek.
•Giltza behar da edukiontzi marroia irekitzeko
Koloreaz aparte, berrikuntza hau du edukiontzi marroi berriak gainerako edukiontziekiko: hura irekitzeko, giltza behar da; ez dago bestela irekitzerik (beti giltzaz itxita egon behar du edukiontzi honek). Hartara, hala nahi duten eta informazio egokia duten familiek bakarrik utziko dituzte beren bihondakinak edukiontzi horietan, eta hondakinekin egiten den konpostaren purutasuna bermatu egiten da (animalia eta landare-elikagaien hondakinak bakarrik utzi behar dira edukiontzi horietan).
•Elgoibarren, kale hauetako familiek har dezakete parte lehen fase honetan:

- Pedro M. Urruzuno, Artekale, San Frantzisko, Foruen Plaza, Nafarroa Plaza, Errosario kalea, San Bartolome, Antonio Arrillaga, Aita Agirre Plaza, San Ignazio kalea, Ubitarte Plaza, Trenbide, Bernardo Ezenarro.
- Aipatutako kaleetako atarietan ipiniko diren kartelen bidez (zehazki zer etxetan bizi zareten adierazi)
- Kanpainako telefono-zenbakira deituz (943 67 02 49)
den argitzen duen informazio-orri bat ere banatuko zaie. Urtarrilaren 12an eta 13an jarriko dira kartelak atarietan, eta urtarrilaren 22ra arte eman daiteke izena. Giltza, poltsak eta ontzitxoa, berriz, urtarrilaren 30etik aurrera banatuko dira.