Lapurretak saihesteko gomendioak eman ditu Udaltzaingoak

elgoibarren.net 2012ko urt. 16a, 16:11

Azkenaldian lapurreta kopuruak gora egin duela-eta, Elgoibarko Udaltzaingoak hainbat gomendio eman ditu. Etxetik irtendakoan atea giltzarekin ixtea oso garrantzitsua dela adierazi dute, besteak beste.

  Ertzaintzak emandako datuen arabera, lapurreta kopuruak gora egin du azkenaldian. Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, Elgoibarren ez dira gehitu lapurretak, baina hala ere, kontuz ibiltzeko gomendioa eman dute. Etxetik irtetean atea giltzaz ixteko, eta atera gerturatzen direnekin tentuz ibiltzeko adierazi dute, izan ere, engainuaren bidez etxe barrura sartzen saiatzen dira lapurrak. Teknika hau adineko jendea bakarrik bizi den etxeetan erabiltzen dute bereziki.