‘Esne Beltza Sound System’ taldearen kontzertua, zapatuan Gaztetxean

elgoibarren.net 2012ko urt. 17a, 15:10

 
Gazte Asanbladak antolatuta, Esne Beltza Sound System taldearen kontzertua izango da zapatu honetan, urtarrilaren 21ean, Elgoibarko Gaztetxean. 23:00etan hasiko da kontzertua, eta sarrerak hiru euro balio ditu.

 
 
  Xabier Solano buru duen eta Etzakit, The Solanos, Joxe Ripiau, Izotz, Mal de Ojo, Selektah Kolektiboa eta Su Ta Gar taldeetan aritutako beste zortzi musikariz osaturiko banda da Esne Beltza. Zuriek egindako musika beltza da taldearen oinarria (soul, ska, reggae), beti ere, trikitixaren laguntzaz. Elgoibarren eskainiko duten kontzertuan ez dira taldekide guztiak egongo, Solano abeslaria eta taldeko DJa baizik. Taldearen abesti ezagunenak eskainiko dituzte. Hona adibide bat:
{youtube}B44N3W9C-Zs&feature=related{/youtube}
•Gazte Asanblada martxan

 Gazte Asanbladak ekinean amaitu zuen 2011. urtea, eta modu berean ekin dio 2012ari. Gabonetan hitzaldi ziklo bat antolatu zuen, eta ekonomiari buruzkoak jende asko erakarri zuen Gaztetxera. Orain dela bi aste, berriz, DJ gaua antolatu zuten, eta gaztetxea txiki geratu zen. Joan zen asteburuan, bestalde, zazpi taldek eskaini zuten kontzertua, eta herritarrez gain, kanpoko jende asko etorri zen. Aurrerantzean ere musika eta kultura ekintzak antolatzeko asmoa dauka Elgoibarko Gazte Asanbladak.