Morkaiko mendizale elkarteak eta Okil Beltzak taldeak egindako salaketei erantzunez, Karakateko mendigaina lehengoratzeko lanak lehenbailehen hasteko eskatu zion Soraluzeko Udalak kalteak sortu zituen egurgileari. Karakatetik Atxolinera bidean kamioien gurpilek laga zituzten arrasto sakonak berdintzeko lanak egin dituzte, joan den asteburuan, pinudiaren jabeak eta egurgileek.
∞Lotura duten albisteak:
- Egurgileek Karakate eta Irukurutzeta artean “kalte handiak” eragin dituztela salatu du Morkaikok (2012-01-10)
- Karakateko laua konpontzen hasiko dira (plaentxia.com)
Argazkia: plaentxia.com