Gizonezkoen zein emakumezkoen proba nagusietan afrikarrak izango dira, beste behin, Mugerza krosa irabazteko faborito argiak. Gizonezkoetan Elgoibarren hiru txapela irabazi dituen Leonard Komon kenyarrak bere alde du Mintxetako zirkuituko gorabeherak inork baino hobeto ezagutzen dituela. Izango dituen aurkariak, hala ere, ez dira nolanahikoak. Paul Tanui da horietako bat. 1990ean jaiotako kenyarrak Punta Umbrian (Huelva) iaz jokatu zen Munduko kros txapelketan txapeldunorde izatea lortu zuen eta 2010ean Kenyako kros txapelketa irabazi zuen, munduko txapelketa bera irabaztea baino zailagoa izan daitekeena zenbait urtetan. Tanui oraindik ez da Elgoibarrera ailegatu, baina antolatzaileek garaiz etorriko den itxaropena daukate. Ez balitz etorriko ere, gizonezkoen proba nagusiko kirol maila ziurtatuta dago daudenekin ere. Geofrey Kipsang ikusteagatik bakarrik merezi du krosa ikusteko sarrera ordaintzeak. Junior mailako munduko kros txapelduna da 19 urteko kenyarra eta joan den domekan Italicako kros entzutetsua irabazi zuen Sevillan, Moses Kipsiro, Alberto Rop, eta Leonard Komon berari aurrea hartuz.
•Mendekua hartzeko aukera
Kipsang gazteak hirugarren garaipena lortzeko aukera kendu zion, gainera, Italicako krosean Komon herrikideari. Hori dela-eta, bien arteko borroka demasekoa izan daiteke Elgoibarren. Lagunak dira baina batak besteari irabazteko dena emateko prest daudela adierazi dute Mugertza krosaren aurkezpenean. Italican laugarren postua eskuratu zuen Geoffrey Kirui kenyarra ere Elgoibarren dago. 10.000 metrotan junior mailako historiako markarik onenaren jabe da 1992an jaiotako atleta gaztea. Aurrez aipaturiko atleta kenyar guztiei aurre egiten saiatuko den beste atleta bat Hunegnaw Mesfin etiopiarra da. Zortzigarren postua eskuratu zuen honek, iaz, munduko kros txapelketan. Denboraldi honetan podiumeko hirugarren koskara igo da Atapuerca eta Amorebietako krosetan. Aurrekoez gain, Jose Rocha, Chema Martinez, Javi Guerra, Youssef Aakou, Ivan Fernandez, Ricardo Serrano, Miguel Angel Barzola, Matthie Lonjou eta Pedro Ribeiro atletak nabarmendu dituzte antolatzaileek.
•Afrikarrak faborito emakumezkoetan
Priscah Jepleting eta Pauline Korikwiang kenyarrak eta Yimer Wude Ayalew eta Hiwot Ayalew etiopiarren arteko lehiatik irtengo da emakumezkoen lasterketa nagusiko irabazlearen izena Zigor Diezek aurkezpenean adierazi duenez. Munduko kros txapelketan lehenengo postuetan sailkatu ziren laurak iaz. Sara Moreira portugaldarrak iaz lortu zuen garaipenaren ostean, azken urteotako domeinua berreskuratu nahiko dute afrikarrek. Kontutan hartzeko atleten artean, Roxana Barca errumaniarra eta Leonor Carneiro portugaldarra nabarmendu ditu Zigor Diezek. Iaz hirugarren postua eskuratu zuen Gema Barrachina ere Elgoibarren izango da.
•Fermin Arreseri eta Iñaki Almandozi omenaldia
Urte luzetan eginiko lanagatik bi lagun omenduko dituztela iragarri dute gaurko agerraldian Mugertza krosa antolatzen diharduten lagunek. Batetik, Fermin Arrese omenduko dute. Iaz arte krosaren antolakuntza lagundu izan du Arresek, azken itzuliko kanpaia joz azken urteetan, eta, errekonozimendu moduan omenaldi txikia eskainiko diote krosean parte hartuko duten atletei zapatuan, 19:00etan egingo dieten ongi-etorrian. Iñaki Almandoz Kutxako ordezkaria ere omenduko dute bertan. Aurrezki Kutxaren ordezkaria eta aurpegia izan da Almandoz azken hamabi urteetan Mugerza krosean. Aurkezpen ekitaldian bertan jakin dute biek omenaldiaren berri. Ezustean hartu dute berria baina esker onez.

- Informazio osoagoa: www.mintxeta.com/muguerza2012/
Aurkezpeneko argazkiak: