Areto futbolaren historian, lehen mailako talde batek Debabarrenean jokatuko duen estreinako aldia izango da, eta antolatzaileentzako “ohore” bat dela adierazi du Jose Ramon Iriarte klubeko presidenteak. Espainiako Ligan atsedenaldia dutela aprobetxatuz, Elgoibarren lagunarteko partida jokatuko du Riberas de Navarra talde nafarrak. Une honetan, Lehen Mailako 12. postuan sailkatuta daude nafarrak. Azken jardunaldian 4 eta 1 galdu zuten Bartzelona liderarren aurka.
20:00etan hasiko da norgehiagoka, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, sarrera doan izango da, baina ezinbestekoa izango da sarrera bat eskuratzea kiroldegira sartzeko. 15 urtetik gorakoek euro bateko errifa bat erosi beharko dute, eta atsedenaldian hamar sari zozketatuko dituzte.