Gauzak horrela, inbertsioak ez dira asko izango aurten ere. Onartutako aurrekontuetatik, 832.000 euro (aurrekontu osoaren %6,5) inbertsioetan erabiliko dira ( 2011n 1.558.000 euro erabili ziren horretarako).
Honako hauek dira aurreikusitako inbertsio nagusiak: Loritoko aldapa eta Pedro Miguel Urruzuno kaleak berritzea: 217.000 euro bideratuko ditu Udalak Loritoko aldapa eta Pedro Migel Urruzuno kalea berritzeko lanetarako. Loritoko aldapan asfaltoa berritu, gaur egun dauden piboteak kendu eta, besteak beste, baranda berrituko dituzte eta. Pedro Miguel Urruzunon zorua berrituko dute. Baserri bideak konpondu eta berritzeko, berriz, 126.000 euro bideratuko ditu Udalak. Azkenik, Pilar ikastetxea botatzeko 100.000 euro jarriko ditu Udalak. Pilar ikastetxea egon zen eraikina bota eta orubea zahar etxe bat eraikitzeko prestatzeko, 200.000 euro beharko direla aurreikusten du Udal Gobernuak. Foru Aldundiak, hasiera baten 2012ko aurrekontuetatik kanpo laga bazuen ere, 100.000 euro jarriko ditu azkenean Pilarreko zahar etxea egiteko proiekturako.
∞Lotura duten albisteak:
- Aurtengoa baino %6,4 txikiagoa den aurrekontua 2012rako (2011-12-20)
- 2008an baino %1,5 txikiagoa izango da aurten Udalaren aurrekontua (2009-01-08)
- Udal talde guztien babesarekin onartu du 17 milioi euroko aurrekontua Udalak (2008-02-01)
- Iaz baino 1.341.561 euro gehiagoko aurrekontua onartu du Udalak (2007-02-08)