Dantzari gaztetxoenak, 7 eta 11 urte artekoak, hasi ziren lehian Lezoko Gesala auditorioan jokatu zen estreinako jardunaldian. Elgoibartik joandako hiru dantzariek maila bikaina erakutsi zutela adierazi dute beraien irakasleek. Nerea Sasiain hirugarren postuan sailkatu zen, 10. postuan Miriam Ferreiro eta 13. postuan Amaia Astigarraga. Euskadiko txapelketan 35 neskak izena eman badute ere, 18 dantzarik parte hartu zuten Lezoko saioan.
Bestalde, B Saileko dantzariek, hau da, 11 eta 15 urte artekoek, otsailaren 25ean eta 26an jokatuko dute ligaxkako lehen jardunaldia Beasainen. Maialen Loiola, Alaitz Egaña, Leire Astigarraga eta Andrea Arregi elgoibartarrek parte hartuko dute bertan. Maila honetan 53 neskak parte hartuko dute, sei elgoibartarrek tartean. Eneko Gonzalezek eta Julen Guillok Aurresku Txapelketan parte hartuko dute.
Elgoibarko aurresku eta Soinu Zahar txapelketa martxoaren 31n eta apirilaren 1ean izango da.