Otegi preso dagoen Logroñoko espetxearen kanpoaldean batu ziren, besteak beste: Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Ramon Labaien Donostiako alkate ohia, Xabier Mikel Errekondo, Maite Aristegi, Iñaki Antiguedad eta Rafa Larreina Amaiurreko ordezkariak, Unai Ziarreta eta Jon Peli Uriguen (EA), ezker abertzaleko Rufi Etxeberria, Tasio Erkizia, Jone Goirizelaia, Maribi Ugarteburu, Pernando Barrena eta Loren Arkotxa, Joan Mari Irigoien eta Laura Mintegi idazleak, Xabier Amuriza bertsolaria eta Fernando Madina Reincidentes taldeko musikaria, Rafa Izquierdo (LAB), Belen Arrondo (EILAS) eta Martxelo Otamendi eta Iñaki Soto BERRIA eta Garako zuzendariak. Kataluniatik Joan Tarda eta Gaztelatik Doris Benegas izan ziren.
- Informazio osoagoa: arnaldootegi.com
•Alfonso Sastrek Otegiri
Adierazpenaren ondotik, Alfonso Sastre idazleak Arnaldo Otegiri idatzitako gutuna irakurri zuten bost hizkuntzatan. arnaldootegi.com webgunean irakur dezakezue gutuna oso-osorik. Ondorengo bideok gutuna irakurri zuten unea jasotzen du:

•Otegik Txillardegiri
Jaso bakarrik ez, idatzi ere egiten ditu gutunak Arnaldo Otegik. Azkena, Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" zenari idatzi dio Otegik. Ezker abertzaleak Txillardegiri Donostiako Victoria Eugenia antzokian eskaini zion omenaldian irakurri zuten Otegiren gutuna.