Joan zen asteburuan jokatu zen Altitoy mendi eski proba Luz Saint Sauverreko mendietan, eta Iñigo Larizek eskura izan zuen garaipena. Arrasaten bizi den Mikel Navarrorekin osatu zuen bikotea elgoibartarrak, eta euskal herritarren artean txapela etxera ekartzea zuten helburu. Izan ere, euskal herritarren artean proba irabazteko faborito nagusienetakoak ziren Euskal Herriko krono-igoera txapelketan bigarren eta hirugarren postuak eskuratu eta gero. Pronostikoak betez, zapatuko etapan aurrean ibili ziren Lariz eta Navarro irteeratik bertatik. Azken astean osatutako bikotea izan arren, elkar ondo konpondu ziren, baina azken txanpan igarri zen elkarrekin entrenamendu gutxi egiteko aukera izan dutela eta bi postu galdu zituzten azken metroetan.
•Bigarren eguneko ibilbidea laburragoa eguraldiagatik
Halere, sailkapeneko behin behineko hirugarren postua hobetzeko helburuarekin ekin zioten domekan jokatu zen bigarren etapari. Ez zen lan erraza, aurreko egunean galdutako hiru minutu berreskuratu behar zituzten-eta. Are zailagoa, eguraldi txarraren ondorioz eta parte hartzaileen segurtasun bermatzeko, antolatzaileek ibilbidea laburtzea erabaki zutela kontutan hartuz. Hala, ziztu bizian irten ziren bi eskiatzaileak Luz Saint Sauverreko plazatik, eta gora iritsi orduko sailkapen nagusiko lehen hamar sailkatuen artean zegoen bikotea. Aurreko egunean eginiko lanaren ondorioz lehen postuan sailkatuta zeuden nafarrei tarte handia ateratzen zieten, eta bigarren postuan zegoen bikotea ere atzetik zetorren. Hortaz, txapela janzteko azken aldapa jaistea bakarrik falta zitzaien. Ehizatu aurretik hartzaren larrua saldu ezin daitekeen moduan, baina, garaipena ere helmuga marra zeharkatu ostean ospatu behar da, kirolean mila eta bat bider errepikatu den irakaspenari kasu eginez. Azken jaitsieran erori egin zen Lariz eta elurpean galdu zuen eskia. Ehun metro beherago elurpean ezkutatuta zegoen eskia bilatzen denbora asko galdu zutela izan zen okerrena, eta halaxe egin zien ihes garaipenak eskuetatik, atzetik zetozen guztiak euren ondotik nola pasatzen ziren ikusi behar izan zituzten gainera, etsita.

Miguel Caballerok eta Wilfred Jumerek osatutako bikoteak irabazi dute Altitoy lasterketaren bosgarren edizioa. Guztira, 500 lagunek parte hartu zuten, bi ibilbidetan banatuta.
•Elgoibartik 11 lagun
Elgoibartik, Morkaikoren izenean, 11 lagunek hartu zuten parte euskal eskiatzaileentzat urteko zita garrantzitsuena den bikotekako proban. A ibilbidean; Iñigo Lariz, Arkaitz Irureta, Iker Leonardo eta Joseba Elustondo. B ibilbidean; Eñaut Izagirre, Aitor eta Nagore Salaberria, Amaia Oñederra, Aitor Romera, Manex San Martin eta Amagoia Zubizarreta. 2008an bost lagunek parte hartu zuten, 15 lagunek 2009an, 14k 2010ean eta 12 lagunek 2011koan. Aurtengoari dagokionez, Iñigo Larizek eginiko lasterketa eta postuaz aparte, Eñaut Izagirrek egin zuen lana nabarmendu behar da. B ibilbidean sailkapen nagusiko hirugarren postuan sailkatu zen.
A Ibilbidea
Ohi duen moduan, Altitoyko bizipenen berri eman du Arkaitz Iruretak bere blogean. Lasterketaren kronika eta Elgoibartik joandako eskiatzaileen gora beherak kontatzeaz gainera, ibilbidearen inguruko xehetasunak (GPS bitartez jasotako koordenadak eta guzti) ematen ditu bertan. Ibilbidearen diseinuak “benetako proba alpino” bihurtu zuela aurtengo Altitoy proba goraipatzen du, hain justu, Arrietak: “Alpinoak zera esan nahi du, ikusgarria, gogorra, teknikoa, basatia, hots parerik gabea”. Mendi eskiaren erreferentzia den Pierra Mentaren inbidiarik ez daukala Toy bailaran jokatzen den probak baieztatzen du eskiatzaile elgoibartarrak. “Bai behintzat ibilbideen ikusgarritasunari dagokionez. Luzera eta etapa kopuruan jauzi hori ematea bakarrik falta zaio anaia txikiari nagusia bestekoa edo gehiago izateko”.
Are gehiago, Pierra Menta lasterkari espezializatuenen bilgune den bitartean, Altitoyk honako bi multzoak uztartzen ditu Iruretaren iritziz: “Batetik, etapa gogor, luze eta alpinoak bilatzen dituzten eta lasterketetan zailduak diren mendi eskiatzaileak; eta, bestetik. etapa motzago baina ikusgarriak egitea nahi dituztenak, proba batek daukan segurtasuna bemearen babesean”.

- Lariz Azkue, Iñigo 4:18:59 (3:04:00 - 1:14:59)
- Irureta Arrieta, Arkaitz 4:44:58 (3:43:31 - 1:01:27)
- Leonardo Azkue, Iker 5:25:09 (4:12:36 - 1:12:34)
- Elustondo Agirregomezkorta, Joseba 5:25:09 (4:12:36 - 1:12:34)
- Izagirre Estibaritz, Eñaut 3:41:00 (2:50:21 - 0:50:39)
- Salaberria Sorondo, Aitor 4:29:17 (3:30:30 - 0:58:47)
- Salaberria Sorondo, Nagore 4:29:17 (3:30:30 - 0:58:47)
- Oñederra Etxeberria, Amaia 6:05:50 (4:56:46 - 1:09:04)
- Romera Irizar, Aitor 6:23:29 (4:49:01 - 1:34:28)
- San Martin Palacios, 6:23:29 (4:49:01 - 1:34:28)
- Zubizarreta Gurrutxaga, Amagoia 6 :23:35 (4:49:06 - 1:34:29)
Ohi duen moduan, Altitoyko bizipenen berri eman du Arkaitz Iruretak bere blogean. Lasterketaren kronika eta Elgoibartik joandako eskiatzaileen gora beherak kontatzeaz gainera, ibilbidearen inguruko xehetasunak (GPS bitartez jasotako koordenadak eta guzti) ematen ditu bertan. Ibilbidearen diseinuak “benetako proba alpino” bihurtu zuela aurtengo Altitoy proba goraipatzen du, hain justu, Arrietak: “Alpinoak zera esan nahi du, ikusgarria, gogorra, teknikoa, basatia, hots parerik gabea”. Mendi eskiaren erreferentzia den Pierra Mentaren inbidiarik ez daukala Toy bailaran jokatzen den probak baieztatzen du eskiatzaile elgoibartarrak. “Bai behintzat ibilbideen ikusgarritasunari dagokionez. Luzera eta etapa kopuruan jauzi hori ematea bakarrik falta zaio anaia txikiari nagusia bestekoa edo gehiago izateko”.
Are gehiago, Pierra Menta lasterkari espezializatuenen bilgune den bitartean, Altitoyk honako bi multzoak uztartzen ditu Iruretaren iritziz: “Batetik, etapa gogor, luze eta alpinoak bilatzen dituzten eta lasterketetan zailduak diren mendi eskiatzaileak; eta, bestetik. etapa motzago baina ikusgarriak egitea nahi dituztenak, proba batek daukan segurtasuna bemearen babesean”.
- Irakurri osorik: pirukeriak.blogspot.com edo hemen
Argazkiak: (argazki gehiago)
•BIDEOA:
Zu Kirolari saiaoren barnean, Otsailaren 7an, 2012ko Altitoyri tarte zabala eskeiniko diote: ETB-k-Sat (Tdt-an) 22:30. Honako bideoa saioaren aurrerapen bat da: