Musika klasikoa, Gaztetxean

elgoibarren.net 2012ko ots. 2a, 12:18

 
Gaztetxia Sol klabian izeneko musika klasikoko zikloa antolatu du Gazte Asanbladak urte osorako. Musikeneko lau ikaslek osatutako Adsax saxofoi taldeak emango dio hasiera zikloari, gaur (otsailak 2), 20:00etan Gaztetxean emango duten kontzertuarekin.


1706638543012 Musika klasikoa, Gaztetxean

Musika klasikoa gazteei ez ezik gainerako elgoibartar guztiei ere gerturatu nahi die Gazte Asanbladak, eta horretarako antolatu du Gaztetxia Sol klabian izenburuko musika zikloa. Hiru hilabetean behin musika klasikoko kontzertu bat eskaini nahi dute Gazte Asanbladakoek.
  Adsax saxofoi taldeak emango dio hasiera zikloari, gaur, 20:00etan Gaztetxean emango duten kontzertuarekin.
Hona hemen kontzertuko programa:
  1. Concerto Grosso op 6 n∫8 (per la notte di Natale) - A.Corelli.
  2. Le Bal - Thierry Escaich.
  3. String Quartet op 96 n∫12 "American" - A.Dvorak.
  4. Gamma 415 - Gerard Gastinel.
  5. Violentango - A.Piazzolla.