Hala, 9:00etatik 13:00ak aldera arte Wing-Tsun kirolari buruzko xehetasunak emango dituzte Olaizaga kiroldegian. Herritarrek kirol eta arte martzial hau ezagutzeaz gain, praktikatzeko aukera ere izango dute. Era berean, gogorarazi nahi dute wing-tsun ikastaroak martxan daudela eta nahi duenak izena emateko aukera duela Olaizaga kiroldegian, harreran. Hasteko, bi edo hiru saio doan jaso daitezke. Wing-Tsuna, besteak beste, defentsa pertsonalerako oso baliagarriak diren teknikak dituelako da ezaguna. Horrez gain, metodoak ikaslearen beharretara egokitzeko duen malgutasunagatik ere bada ezaguna.