Arnaldo Otegiren emaztea, semea, gurasoak, lagunak eta ezagunen eskutik politikari elgoibartarraren aurpegi pribatua gehiago ezagutu eta ezagutarazi nahi izan dute Gaztezuloko kideek, eta bideo batean jaso dute dena. Bideoaren amaieran, Otegik berak Logroñoko espetxetik igorri dituen esker oneko berbak ere gaineratu dituzte.
- Ikusi hemen: BIDEOA
Urte honetan zehar egin duen ekarpena (edozein delarik ere bere alorra) kontuan hartuta, nork merezi du II. Gaztezulo Saria? Horixe da Gaztezulokoek irakurleen artean luzatu zuten galdera. 2011ko irailaren 5etik abenduko azken eguneraino, gaztezulo.com webguneko Eztabaidagunean nahi zuen orok izan zuen aukera bere proposamena egiteko edota besteren batek aldez aurretik egindakoari boto bidez babesa emateko, baita iruzkinak uzteko ere. Idazle, kirolari, musikari, dantzari, bertsolari eta besteren izen-abizenak izan dira baina, guztien artean, Arnaldo Otegi politikari elgoibartarrak jaso du babesik handiena (Gorka Urbizuk jaso zuen I. Gaztezulo saria, 2010ean)