Alex Mendizabal txistulari da formazioz, Erromara aspaldi joana, eta munduko hainbat lekutan ibilia: New York, Trípoli, … Sinuosekoek azaldutakoaren arabera, esperientzia anitzeko "musikaria edota artista" da. Hainbat proiektutan sartua dago: Kontzertuak bizikleta gainean, ur azpian, soinu instalazioak, operetak, tradiziotik edaten duen musika apurtzailea... Eta, beste esparru batzuetan ere lan egin du, down sindromedun umeekin tailerrak, itsuentzako zinemak, e.a.
•Publikoarekin interakzioa
Euskal Herrian egingo duen bost kontzertuko bira txikiari "Gira bira tur" izena jarri dio musikari, konposagile eta instrumentu sortzaileak. Kontzertu bakoitza egingo den lekura egokitua izateaz gain, interakzioa ere egongo da. “Alex Mendizabalek publikoa entzule hutsa izatearen muga hori gainditzea lortzen du bere emanaldietan. Elgoibartarrontzat aukera paregabea da horrelako artista baten saioaz gozatzeko”. Irakurri hemen: BARREN astekariak Alex Mendizabali eginiko elkarrizketa (811. zenbakia/PDF)
- Alex Mendizabal, Ata Tur en 100 adar eta tximisten banda
- Noiz: Otsailak 5, domeka, 19:00etan
- Non: Kultur Etxeko sotoan
- Sarrera: 3 euro
•Iban Urizarrek jarri dio musika ‘Zomorroak’ laburmetraiari
Alex Mendizabalena moduko kontzertuak antolatzeaz gainera (gogoratu inauterien bueltan –otsailaren 17an- XVI. Sinuoseren Kontzertua eskainiko dutela Kultur Etxeko sotoan), Sinuoseko kideek musikarekin zerikusia duten hainbat proiektutan dihardute lanean. Iban Urizar da horietako bat. Elgoibartarrak konposatu du Lander Garro eta Antton Aldekoaren Zomorroak izenburuko laburmetraiko musika. Asian, Afrikan eta Ozeanian entzute handiko sariak jaso dituzte euskaraz eginiko lan honekin. Laburmetraiaren arrakasta hori filmean agertzen diren gai unibertsalei zor zaiela uste dute zuzendariek.
{vimeo}34889374{/vimeo}