Bederatzi parte hartzaile izan ditu aurten San Blas opilik onena aukeratzeko lehiaketak. Epaimahaikideek teknika, zaporea eta aurkezpena hartu dituzte kontuan, eta euren iritziz, Maria Anjeles Zabalak aurkeztutako opilak merezi zuen lehen saria. Hala, lehen sariari zegozkion 70 euroko txekea jaso du Zabalak.
•Sekretua labean
Opilen arrakastaren sekretua labean dagoela aipatu izan du Maria Anjelesek: "Osagaiak betikoak dira, baina labean denbora gutxi edukitzea da sekretua". San Blas eguna oso berezia da Maria Anjelesentzat. Urtero bere jaioterrira, Soraluzera, joaten da egun hori ospatzera. San Blas opilak bedeinkatu eta gero lagunekin egiten du bazkaria. Soraluzen tradizio handia dauka San Blas egunak, eta Maria Anjeles bera, hamasei hilabeterekin eraman zuen amak estreinakoz, San Blas opila bedeinkatzera.

*Iturria eta argazkia: plaentxia.com
•San Blas opilak egiteko errezetak:
- San Blas opila, Mari Sol Zabaletarena (elgoiBARREN.net)
- San Blas opila, Teresarena (sukaldean.com)
- Mertxe Besoitagoenarena (eibar.org)
- Irinak eta urrunak blogeko errezeta