1977ko urtarrilaren 19an legeztatu zuten berriro ikurriña, eta urte hartan santa eskean irten ziren Etxegiña taldeko kideak ikurriñarekin irten ziren estreinakoz Elgoibarko kale eta auzoak koplatzera. Egun hura gogoan izateko ikurriñarekin argazki bat atera zuten Sigmako zubian. Aurten, 35 urte pasa diela-eta argazki hura errepikatu nahi izan dute, eta Txankakuako zubian atera zuten erretratua santa eskean atera ziren 60 lagunek. Goiko argazkian eta honakoetan konpara ditzakezue bi uneak.
•1.410 euro Caritasentzat
Etxegiña taldekoek jakinarazitakoaren arabera, 1.410 euro batu dituzte aurtengo Santa eskean, iaz baino zertxobait gehiago, argitu dutenez. Batutako dirua, ohi duten legez, Caritasentzat izango da.
Aurten 60 bat lagun elkartu dira santa eskean jarduteko eta “giro ederrean” joan zela eguna azaldu dute. “Goizeko bederatziretan irten ginen bi talde, eta La Union elkartean elkartu ginen berriz hamaiketakoa egiteko. Ondoren, Elgoibarko kaleak zeharkatu genituen. Errosario kaleko Ama Birjinaren aurrean salbea abestuz eman genion amaiera kantuari eta Baltasar elkartean bazkari eder bat eginez bukatu genuen eguna, orain 87 urte hasitako usadio zaharrari segida emanez. Gure taldetik, eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin kantuan ibili ziren guztiei, eta baita eguna horren borobila irten zedin lagundu ziguten guztiei ere, besteak beste, Elgoibarko elkarte, harategi, denda, eta norbanakoei”.
•Argazkiak: Mendaroko eta Elgoibarko santa eskeko argazkiak.
•BIDEOA: 2012ko santa eskea.
{vimeo}36337537{/vimeo}