Otsailaren 2an, Kandelaria egunean, ailegatu zen Siberiako aire masa hotza Euskal Herrira. Harrezkero, hotza, izotza eta elurra izan ditugu bidelagun, neguari dagokion legez. Kandelaria egunean bota zuen elurra ez zen Elgoibar eta Mendaro zuritzeko adinakoa izan, baina gaur goizaldean hasi den elur ekaitzak bazterrak zuritu ditu gutxienez. Datozen egunetarako ere hotz handia iragarri dute meteorologia zerbitzuek eta hurrengo orduetan alerta laranjarekin segituko dugula jakinarazi du Euskalmetek, izotzarengatik, batik bat.
•Irukurutzetan 6 gradu zero azpitik
Azken egunotan egin duen hotzaren lekuko da Iñigo Larizek helarazi digun argazkia. Irukurutzetako tontorrean atera zuen joan den otsailaren 2an, “eguerdi partean”. Argazkian ikus daitekeen moduan, termometroak 6,5 gradu zero azpitik markatzen zuen.
- Bidali argazkiak honako helbidera: elgoibarren.net@elgoibarkoizarra.com
•ARGAZKIAK: (Ikusi tamaina handian Picasako kontuan)