•Mintxeta izango da Realaren zelaia
Santanderren kontra jokatuko du Realak zapatuan, 16:30ean hasita. Mintxeta izango da liga honetako Realaren zelaia, eta hortaz, biharkoa ez ezik, beste partida bat ere jokatuko dute Mintxetan apirilaren 10ean, Errioxako Logroñes taldearen kontra. Realaren beteranoek Athletic Club, Osasuna, Racing de Santander eta Logroñes izango dituzte aurkari euren multzoan (ikusi: egutegia/PDF). Honako hauek dira Realarekin jokatuko duten jokalariak: Santi Bakero, Jon Bakero, Eugenio Caro, Xabi Elola, Henri Irazoki, Cuyami, Kote Pikabea, Michel Loinaz, Roberto Lopez Ufarte, Tomás Orbegozo, Luis Perez Pascual, Lutxo Iturrino, Iñaki Alaba, Aitor Lopez Recarte, Iñigo Idiaquez, Mikel Roteta eta Joseba Irazusta.
Bost euro balioko ditu helduen sarrerak, eta umeek doan ikusiko dute partida.
Udal Kirol Patronatuaren eta
Beteranoen Ligako arduradunen artean lortutako akordioari esker,
sarrerekin lortzen den dirua Elgoibarko Klub Deportiborentzat izango da.